[Librezale] Proposamena: Wordpress-eu

Txopi txopi
Ast, Eka 9, 12:29:23, CEST 2005


Osoitz Elkorobarrutia-(e)k idatzi zuen:
>>Hori bai, baliabideak ere beharko genituzke. Hasteko posta zerrenda bat,
>>baina posible da webgunean Wordpress-entzako ataltxo bat ere ireki nahi
>>izatea hemendik laster, eta agian forotxo bat ere. Ez dakit, hori behin
>>posta zerrenda sortu eta jendea izena eman eta gero erabakiko genuke
>> denon
>>artean... Beraz nire bigarren galdera, baliabideak jartzen dituzuenoi
>>zuendua dago. Posible izango litzateke?
>>
>>
> Librezaleri emandako baliabideak handitu ditugu, orain Web espazio
> gehiago dugu, posta zerrenda gehiago...
>
> Baliabideak ez daitezela komunitatea sortzeko muga izan.

Kaixo berriz guztioi:

Indartu nahi dugun komunitatea Wordpress erabiltzen duten euskal
blogariena denez, gure artean komunikatzeko Wordpress bat erabiltzea
egokiena izango litzatekeela pentsatzen hasi gara. Beraz, Wordpress-eu
proposamena zehazten goaz eta posta zerrendaren ordez Wordpress bat
martxan jartzea izango litzateke. Beraz, beharko genituzkeen baliabideak
aldatu egin dira.

Blogari espainiarrek beraien txokoa hemen daukate
http://wordpress-es.sourceforge.net eta ikusten duzuenez wordpress batekin
konpontzen dira. Wiki bat ere erabiltzen dute antza, baina
wordpress.org-ekoa da besterik gabe. Beraz, guk librezale.org/wordpress-eu
(edo wordpress-eu.librezale.org) sortu genezake.

Nik, denbora gehiegi ez badaukat ere, blogaren diseinua prestatzen hasi
naiteke, eta http://librezale.org webguneko estiloa aprobetxatu emaitza
ahalik homogeneoena izan dadin. Kategoriak edo Atalak, printzipioz ez
zaizkit burura etortzen, baina lanean hasten garenean ere zehaztu
ditzakegu wordpress-ek horretan inolako arazorik ematen ez bait du.

Bukatzeko, beste egunean argitzea ahaztu zitzaizkidan gauza pare bat esan
nahi nituzke. Hona hemen Wordpress-eu Librezale proiektuaren barruan
sartzea oso egokia dela erakuzten duten arrazoiak:

(http://librezale.org/index.php orritik ateratako testua:)
> LibreZale.Org Euskara informatikaren munduan bultzatzea helburua duen
> lantalde ireki bat gara

Wordpress informatikaren munduan gero eta gehiago erabilzen den EKS
(Eduki-Kudeaketa Sistema, CMS, Content Managemente Sistem) bat da, eta
Wordpress-eu programa hori euskaraz erabili eta garatu nahi duten
zaletuak.

Azpiproiektu hau, Librezaleko beste azproproiektuak bezala, talde irekia
izango da. Erabakiak denon artean hartuko dira, era horizontalean egingo
dugu lan eta gogoak dituen edonork parte hartu ahal izango du
Wordpress-eu-n gure izaera errespetatzen duen bitartean.

>
> Egindako lana etorkizunerako ere baliogarria izatea nahi dugulako, baina
> ez soilik horregatik, Soft Librea lehenesten dugu

Wordpress software librea da eta bere plugin, theme eta abarrak baita.
Gainera estandarrak eta irekiak diren sistema eta hizkuntzetan oinarritzen
da: XHTML, CSS, RSS, PHP, mySQL, etab. Web munduko eta blogintzarekin
erlazionaturiko beste estandar gehiago ere jarraitu eta sustatzen ditu:
trackbak, pingback, XML-RPC, GeoURL, XFN, etab.

>
> Zubiak eraiki behar direnez, plataforma anitzetan dabiltzan programak
> lehenesten ditugu

Wordpress plataforma anitzetan dabil.

>
> Aukerak aukera, elkar ulertzeko ezinbestekoak direlako, estandar eta
> formatu irekien alde egiten dugu

Azaldu dudan bezala, Wordpress-ek ere estandar eta formatu irekien alde
egiten du, eta Wordpress-eu-k nola ez, baita ere.

-- 
Agur 1,
       Txopi.
       JabberID: txopi a bildua sindominio.net




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago