[Librezale] Proposamena: Wordpress-eu
pi
pi
As, Eka 7, 23:14:03, CEST 2005
Osoitz Elkorobarrutia-(e)k esan zuen:
>
> >Hori bai, baliabideak ere beharko genituzke. Hasteko posta zerrenda bat,
> >baina posible da webgunean Wordpress-entzako ataltxo bat ere ireki nahi
> >izatea hemendik laster, eta agian forotxo bat ere. Ez dakit, hori behin
> >posta zerrenda sortu eta jendea izena eman eta gero erabakiko genuke denon
> >artean... Beraz nire bigarren galdera, baliabideak jartzen dituzuenoi
> >zuendua dago. Posible izango litzateke?
> >
> >
> Librezaleri emandako baliabideak handitu ditugu, orain Web espazio
> gehiago dugu, posta zerrenda gehiago...
>
> Baliabideak ez daitezela komunitatea sortzeko muga izan.
>
> Osoitz
>
Aupa hi !! Ikusi beharko ginake beintzat hau ospatu eta garagardo pare bat artzeko..
Wordpress-i buruz:
Pertsonalean ez dut inoiz Wordpress erabili baina komunitate hori librezale barnean sartzerekin ados negok, noski honek ez du ez librezale ez wordpress-eu komunitatea ezertara behartzen (bueno librezale bai baliabideak ipintzea baina behar hori zuhar-en eskuzabaltasunak berriz ere asetu du), gehigo esango dut librezale software eta euskara alorretan referentzi bihurtu nahi badugu horrelako proiektu gehiago beharko lituzke.
Hori bai hemen bi gauza argi (beintzat nire ikuspuntutik):
- Dana publikoki egiten da, posta zerrendak irekiak dira, honekin ez dut esan nahi dana publikoki indexatu behar denik baina bai interesa duen edonork zerrendara harpidetu eta bertan esandakoak ikusteko aukera izan behar duela.
- Ez dugu diru asuntoetan sartzeko asmorik beraz barne-proiektuek ere ez dute halakoetan sarturik egon behar. Hau naiz teorian ez dut gauza kritiko bezala ikusten praktikak "proiektu-libe" subentzionatuek mesfidantza handia ematen didate
Hau bein argi utzirik (berriz ere diot adostu gabeko nire ikuspuntua dela) ONGIETORRIA Wordpress-eu (beintzat nire aldetik)
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago