[Librezale] pootle

Mikel Olasagasti hey_neken
Or, Ots 18, 14:12:40, CET 2005


Kaixo!

>Aspaldi pootle [1] itzulpenak egiteko web aplikazioaren  garapenaren berri eman nuen, garapen hau librea da (Ubuntuko garatzaileek egindako rosseta ez dena).
>
>Froga batzuk egiteko ideia nuela azaldu nuen ere...
>
>Ba egiten hasi nauk. Horretarako etxean pootle zerbitzari bat ipini dut eta bertan xfce 4.2 eta xine-ren fitxateak.
>
>Sistema bezala hona dek (hau bai itzulpen memoriak onartu artean ez du erabiltzeko aukerarik), instalatzeko erraza, eta beste sistemak egiten ez dituzten egiaztapen batzue egiteko aukera du (puntuazio ikurrak, hizki larriak, parentesiak...)
>
>Arazo edo ondo etorri litezkeen egiten ez dituen gauzak:
>
> - cvs -rekin integrazioa
> - Erabiltzaile maila ezberdinak
> - Egindako aldaketen log-a 
>
>
>Arazo hauek izan arren nire ustetan barne lanabes bezala erabiltzen hasi gintezkelakoan negok, publiko egin aurretik erabiltzaile mailak eta aldaketa erregistroa (edo rss edo antzeko zerbait) beharko lirateke.
>
>Begirada bat eman,frogak egiteko beobide.net:8080 
>
>Zer pentsatzen ?
>
>  
>
Aupa pi!

Ea, ba niri ideia ona iruditzen zait, rosettarekin alderatuz. Rosettaren 
edonork edozer egin dezake inori ezer esan gabe horrek ez dit grazia 
gehiegi egiten. Baina emen, eta posta zerrendatik kudeatuz primerako 
gauza izan daiteke :D

Nik frogak egiteko izena eman diat iada, eta komentatu nahi nizun ea 
posible izango litzatekeen aipatu nizun coreutils bertan jarri eta 
frogak egiteko ere erabiltzea :) (eta honela agian noizbait amaitzen 
diat xD)

Besteik ez, ea zer dioten besteek :)

Ondo segi!

MiKeL





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago