[Librezale] [Fwd: Software librearen euskaraketari buruzko hitzalditxoa Lekeition?]
Juanillo
juanirigoien
Ast, Ira 16, 17:21:51, CEST 2004
Osoitz Elkorobarrutia(e)k dio:
> ^pi^(e)k dio:
>
>> Irailak 29 ezinezko izango dut ziur (Anaia eskotzen zait...)
>
>
> Data bertan mantentzen bada ezin zurekin kontatu :-(
>
> Juanillo, zuk posta zerrenda hau irakurtzen duzu ezta? Data finkoa da?
>
> Nik uste dut ez nukela arazorik, baina nire azken hilabeteetako
> "oporraldia" eta gero apur bat hipokrita iruditzen zait palestrara
> igotzea, Debian instalatzailearekin ibili zaretenok, esan zerbait.
>
> Zer kontatu? Ikastaro bat hor hotzea behintzat ez, hori kriton txapa
> da, jendeak nahiago ditu politikeoen historio beldurgarriak, mundua
> aldatzeko erezeta miragariak... ;-)
>
> Osoitz
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.org
>http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org
>
>
Utz iezadazue datarena kontsultatzen, ea Goiok zer esaten didan.
Pentsa ezazue entzule askok eukiko duen maila 0 patatero izango dela,
eta ez dakitela euskarazko softwarrik dagoenik ere. Neure ustez, etor
daitezkeen gehienak oso gutxi erabiltzen/ezagutzen dute Linux.
Alderdi ideologikoa aipatu daiteke, baina hitzaldia horretan zentratu
gabe. Ondo egon daiteke erakustalditxo hori egitea, errezena begietatik
sartzea baita. Azken batean software librea ere esistitzen dela,
kalitate handia duela, eta gainera ...euskaraz ere badagoela
jakinaraztea da helburua (publizitatearen mailatik oso hurbil gaude).
Beraz, hasiera-hasierako maila erabiltzea komeni dela uste dut. eta
ondoren itzulpenaren mundura baten bat engantxatuko balitz, askoz hobe.
Ikastaroa dela eta, ez ikaratu. Nahiagu nuke tailer hitza erabili. Gu
geu arduratuko ginateke prest egon daitezkeen eroak hartu eta martxan
ipintzeko (KDEri buruzko tailertxoa egiteko asmoa dugu, azken batean
horretxetan aritu izan bainaiz aspaldi honetan).
A, Osoitz, eta 'oporretan' izan bazara ere, gustu handia izango
litzateke guretzat hala ere parte hartuko bazenu (Mozillari buruz berba
egiteko baino ez bada ere).
Ondo ibili
Juanillo
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago