[Librezale] Ideia: Internet Explorer erabiltzaileentzat

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Al, Aza 29, 13:58:36, CET 2004


Aupa, ideia ahaztu aurretik banatuz babestuko dut:

Orain Internet Explorer erabiltzaileei ateratzen diegun PopUp-aren 
ordez, webgunean "Internet Explorer erabiltzaileei oharra" lotura bat 
sartu genezake , adibidez orrialde guztietan errepikatzen den goiburuan.

Hortik Internet Explorer ez erabiltzearen aldeko arrazoiak lasai 
azaltzen duen orri batetara bidali dezakegu, segurtasuna, estandarrak, 
... eta dauden nabigatzaile ezberdinak aurkeztu, taula batekin, 
plataforma, lizentzia, hizkuntza eta abar jarriz, jendeak informazio 
nahiko izan dezan aukera bat hartzeko.

Gainera oharra ateratzen duen kodea eskuragarri jarri genezake nahi 
duten webmasterrek erabili dezaten. Horretarako azalpen orria 
Librezaletik kanpo balego polita litzateke, ezplorer. Askeri proposatu 
ahal diogu parte hartzea.

Ez da PopUp-a bezain erasokorra, eta askoz eraginkorragoa litzatekela 
uste dut.

Osoitz



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago