[Librezale] Teknologiarekin erlazionaturiko talde eta gizarte-mugimenduen asanblada

Txopi txopi
Ost, Aza 10, 12:43:38, CET 2004


TEKNOLOGIAREKIN ERLAZIONATURIKO TALDE ETA GIZARTE-MUGIMENDUEN ASANBLADA
-----------------------------------------------------------------------

Metabolik BioHacklabean gure antzeko jokaerak, pentsakerak eta
ekintzabideak dituzten taldeekin harremanetan jarri nahian gabiltza.

Ez dakigu zuen taldean nolako dinamika izango duzuen, baina gurean idei
eta proiektu oso interesgarriak ditugu (hori da gure ustea behintzat),
baina zoritxarrez, ekimen guzti horiek aurrera eramateko ez dugu nahiko
jende/denbora/indarrik. Agian, proiektu zehatz batzuetan indarrak batuz
gero eraginkorragoak izango ginateke eta oiartzun handiagoa lortuko
genuke. Hori bai, uneoro talde bakoitzaren autonomia errespetatuz.

Elkarrekin zer egin dezakegun aztertzeko, zeintzu ekintza/pentsakera
motatan bat etortzen garen jakiteko eta praktikan nola elkarlanean aritu
erabakitzeko, datorren larunbatean Bilbon ospatuko diren a-n-t-e-n-a-k
jardunaldiak (1) eta teknologia eta gizarte-mugimenduen jardunaldiak (2)
aprobetxatuz, denok batera biltzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

(1) http://euskalherria.indymedia.org/eu/2004/10/17612.shtml
(2) http://euskalherria.indymedia.org/eu/2004/11/17775.shtml

Eguna: Azaroak 13, larunbata
Lekua: Cortes kalea, 29 - 3. solairua. Bilbo. (unibertsitate-egoitzaren
aurrean)

Proposatutako gaiordena:

- Bertaratutako talde bakoitzaren aurkezpen txikitxoa, minutu 1ekoa.

- Ekintzabideak. Noruntz jo nahi dugun bakoitzak eta nolako ekintza motak
egiteko prest gauden.

- Gutxienezko koordinazioa. Adibidez, talde bakoitzean arduradun bat
egotea bitartekari lana egiteko...

- Proposamen zehatzak eta egingarriak:
  Money4them
  Software librea sustatzea
  Ezagutza gizarteratzea
  Sistema Eragile Librea euskaraz (X-Evian...)
  Copyleft-eu

Bileran eztabaida ideologikoa saihestu nahi dugu, gu batzearen helburua ez
bait da hori: talde bakoitzak balore eta filosofia oso ezberdinak izan
ditzake. Epe ertainean edo luzean jarraitu beharreko estrategiari buruzko
eztabaida ere saihestu behar dugu. Helburua batzen gaituzten gaiak
jorratzea da eta ekintza zehatzak elkarrekin nola burutu erabakitzea.

Gonbite hau luzatzen diogun taldeen zerrenda irekia da eta norbait falta
dela baderitzozue jarrizazue jakinaren gainean mesedez:

* Hacklab Donostia >> hl-donostiaARROBAlistas.sindominio.net

* Kakelbont hacklab Gasteiz >> kakelbontABILDUAlistas.sindominio.net

* Hackresi (Iruñea) >> hackresiABILDUAeuskalgnu.org

* Hacklab Sorgintxulo >> sorgintxuloABILDUAsplit.homeip.net

* Metabolik BioHacklab >> hacklab-leioaABILDUAlistas.sindominio.net

* E-Ghost (Uni. de Deusto) >> eside-ghostABILDUAdeusto.es

* Itxas (Esc Sup. de Ingen. de Bilbao) >> itsasABILDUAbipt106.bi.ehu.es

* Librezale (software librea euskaraz) >> librezaleABILDUAlibrezale.org

* EuskalGNU (software librea euskaraz) >> elkarteakABILDUAeuskalgnu.org

* Euskalug (LUG du Pays Basque) >> euskABILDUAabul.org

* Glub (LUG Bizkaia) >> glubABILDUAlistas.ulpgc.es

* GULA zale (LUG Araba) >> gulaABILDUAlistas.gula-zale.org

* GRULIN (LUG Nafarroa) >> grulinABILDUAlistas.hispalinux.es

* Copyleft-eu >> copyleft-euABILDUAlistas.sindominio.net

* Copyleft-getxo >> ikalbenizABILDUAtiarramedia.org

* Indymedia Euskal Herria >> imc-euskalherriaABILDUAlists.indymedia.org

¡¡Nos vemos el día 13!!

Azaroaren 13rarte!!

-----------------------------------------------------------------------





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago