[Librezale] Euskarazko software librearen liburu zuria
    Osoitz Elkorobarrutia 
    osoitz
       
    Ast, Mar 18, 20:39:11, CET 2004
    
    
  
Txopi(e)k dio:
> Aupa:
> Kontua da, softare kalagogo bat badaukatela UEUn
> http://softkat.ueu.org
 > Beraiek egindakoarekin konpontzen gara ala beste helburu edo esparru
 > desberdina bete nahi dugu?
Zalantzarik gabe Softkat erabili beharko genuke euskaraz dagoen software 
katalogorik zabalena delako. Baina soft jabeduna ere zerrendatzen duenez 
ez dakit librezaleren erreferentzia nagusia izatea egokia den.
> Datu desberdinak gorde nahi dutugun ere erabaki beharko genduke.
Lizentzia, eta soft lokalizatua denean, webgune nagusia zein 
itzulpenaren webgunea bururatzen zaizkidan hiru eremu dira.
> Eta software bakoitza moeta baten baino
> gehiagotan sartu ahal izango balitz hobeto ez?
Hori oso ideia ona iruditzen zait.
> Kontua da, zer egin nahi dugun erabaki behar dugula, zerbait egin nahi
> bada behintzat... Zer iruditzen? Merezi du? Inor laguntzeko prest?
Garatzen hasi aurretik antzeko zerbait eginda dagoen begiratu daiteke, 
eta horrela ez bada noski merezi duela, gainera librezaleren lehen 
garapen proiketu handia izango litzateke. Nik gustora lagunduko nuke 
baina ez programaketan, ez dakit :-(
Osoitz
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago