[Librezale] Euskarazko software librearen liburu zuria

Txopi txopi
Ast, Mar 18, 16:41:00, CET 2004


Aupa:

Zuetako batzuei aspaldi komentatu nizuen bezala, euskaratzen goazen
programen zerrenda eguneratu bat edukitzea ondo etorriko litzaiguke. Eta
softwareaz gain, lizentziak ere hor dauzkagu...

Kontua da, softare kalagogo bat badaukatela UEUn, eta gure beharrak
zeintzuk diren ondo zehaztu behar dugu.

http://softkat.ueu.org

Beraiek egindakoarekin konpontzen gara ala beste helburu edo esparru
desberdina bete nahi dugu? Softwarearen (eta dokumentazioaren) izaera
aldakorra eta bizia kontutan hartzen badugu, euskaraketa bakoitzaren
arduraduna nor den ezagutu eta mantendu nahiko dugula suposatzen dut. Eta
programa bakoitzari buruz gorde beharreko informazioari buruz:

http://softkat.ueu.org/fitxa_lortu.php?erref=114

Datu desberdinak gorde nahi dutugun ere erabaki beharko genduke.

Softwarea katalogatzeko duten klasifikazioa ere ez dakit ondo ikusiko
duzuen. Nik softonic.com webguneak erabiltzen duen klasifikazioa
erabilgarriagoa ikusten dut. Eta software bakoitza moeta baten baino
gehiagotan sartu ahal izango balitz hobeto ez? Hau da, Mozilla sailkatzeko
web nabigatzaileaz aparte, e-posta bezero eta irc bezero bezala sailkatu
ahal izatea ondo etorriko zen, gero bilaketak hobeto egiteko.

Kontua da, zer egin nahi dugun erabaki behar dugula, zerbait egin nahi
bada behintzat... Zer iruditzen? Merezi du? Inor laguntzeko prest?

-- 
Agur 1,
       Txopi.
       JabberID: txopi a bildua sindominio.net



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago