[Librezale] Euskarazko softwarea deskargatzeko Eusko Jaurlaritzako web orria

Txopi txopi
Ost, Mar 10, 13:41:58, CET 2004


Agurrak guztioi:

Eusko Jaurlaritzak web orri (berri?) bat dauka euskaraz dagoen software
guztia (librea eta jabeduna) jasotzeko. Bertan ezagutzen dudan pertsona
bat medio web orri honetan zer jarri galdetu didate...

http://www.euskadi.net/euskara_soft/

Librezale eta EuskalGNU-ri buruz hitzegin diot eta gure lorpenak azaltzeaz
gain, software libre gehiago euskaratzen ari garela azaldu diot. MacOS
X-ekin izandako arazoa ere kontatu diot. Nahi izan eskero, batzartzeko
gonbitea ere luzatu diet, badaezpada :)

Zer deritzozue guzti honi? Guk sortutako fitxategiak beraiek kopiatzea
ondo deritzozue? Hobeto gugana esteka bat jartzen badute ezta? Argi dago
Librezalen diru kontuak ez ditugula sartuko baina, elkarlan bat
proposatzeko aukera izango bagenu zeintzu irizpide jarraitzea uste duzue
dela egokia?

Galdera sorta ederra bota dut... :D




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago