[Librezale] Euskal-eko ponentzia dela eta proposamena :)

Mikel Olasagasti hey_neken
Ost, Eka 30, 21:59:38, CEST 2004


Kaixo guztioi!

Beno, bi zerrendatara idazten det uztailaren 25erako proposamentxo
batekin, EuskalGNUko Dooteo eta Markosek hitzaldi-ponentzia bat emango
bait dute Euskal Encounter 12an goizeko 11tan (Euskal Party zena lehen).

Zuek ez dakit, baina nik baditut gogoak .po fitxategiak beharrean
arpegiak ikusteko, eta hitzaldi  ostean bazkaritxo bat edo egiteko ideia
bururatu zait :)

Ni enaiz Barakaldo-Bilbo ingurukoa, baina ziur elkartzeko leku eder eta
'merke' bat egongo dela ;)

Beno, esango didazute zer deritzozuen besteok :)

Ondo segi eta ez kixkali eguzkipean!

-- 
Mikel Olasagasti <hey_neken a bildua mundurat.net>
www.Mundurat.net
[gpg --keyserver pgp.escomposlinux.org --recv-keys BB103918]




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago