[Librezale] Debian instalatzailearen egoera

^pi^ pi
Ost, Eka 30, 15:28:31, CEST 2004


Iepa...

Zer danak oporretako gogoekin? (Bueno Ibon ezik dagoeneko egondu dela)

Ba nik abuzturarte ezerrez beraz aguantatzen jarraitu beharko duzue ;)

Bueno harira:

debian instlatzailearen asuntua ondo doa ;) azken aldian ez ditu apenas
aldaketarik (pare bat kate noizean bein baina eguneratua zegok)

1 eta 2 atalaka eginak daude %100-ean. Batzuk paketeen eguneraketen
zai...

3 atalean Jordi lantzen ari den dpkg-ez gain fitxategi bakar bat falta
da (dictionaries-common) Txikitxoa da 26 kate luze baina kriston
alferkeria ematen dit (batez ere euskaraz gero ez dagoelako *pell
hiztegirik) norbait animatuko balitz eskertuko ..

orain buruartean dudana manualaren asuntoa dek ...

Oraingoz eta batez ere 3arrano.org-i esker %17-a dago itzulia. 

Orain egina dagoena ikusi nahi ezkero: 

http://d-i.alioth.debian.org/manual/  (ezkerretik lehe zutabea)

Beti gabiltza dokumetazio handirik ez dagoela esanez eta hau aukera
zerbait egiteko aukera oso ona dela iruditzen zait:

 a) Debianez ari du bereiziki baina edozein unixetan erabili daiteke
basikoki hor dioen gehiena, beraz euskaraz dagoen lehen instalazio
dokumentazio izango zen (nik ez dut ikusi baina mandrake euskarazek
dokumentaziorik itzuli al zuen?)

 b) plataforma anitzetarako idazten da (11 batzuek zer diren ere ez
dakitenak) beraz euskaraz (eta hau ziur) ez dagoen  dokumentazioa sotzen
ari gara.

d) Oso egonkorra da hau da ez du kasi eguneraketik beraz bein lana egina
mantentzeak ez du kasi lanik eskatzen, ezaguna da debian proeiktuan
aldaketa ezinbesttekoak bakarrik egiten direla eta hoiek ere astiro 

 e) debianekin banatzen da. Hau da software librean dagoen komunitate
handienak beti izango du eskura (eta azkenian honek manuala euskaraz
munduan ordenagailu kopuru handienean instalatua dagoen euskarazko
dokumentua egingo du xDD )

Hau egoki aurrera eramateko itzuli eta gainbegiratu (birritan ahal
balitz) egin behar da dokumentu osoa.

Norbait animatzen bada niri idazteko ...

-- 
^pi^ <pi a bildua beobide.net>




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago