[Librezale] manifestua
Osoitz Elkorobarrutia
osoitz
Al, Eka 21, 11:45:57, CEST 2004
Mikel Olasagasti(e)k dio:
> 'Euskal Soft'a zer da? ez al da Euskal Herrian egiten den softwarea?
Beno, nire irizpide partikularra hau da:
- Euskaraz -> Euskaldun
- Euskal Herrian egina -> Euskal Herriko
Baina badakit askorentzat Euskal, Eusko, Baska, Vasco eta abarrekoak
Espainiako iparralde - Frantziako Hegoalde omen den horretan egindakoei
jarri ahal zaien aurrizki-atzizkia dela, eta horrela lotsik gabe esaten
dute Barricada Euskal Rocka dela (La Oreja de Van Gogh, ordea, ez ???)
edo zerbitzua espainolez emanten duen gestoriari Euskalgest jartzea
egoki ikusten dute, egoitza Bilbon dutelako, po fale.
Nik ez nioke euskaldun deituko erdaraz egiten denari, hala ere
Librezalek argiago utzi dezake asuntoa beharrezkoa bada.
Osoitz
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago