[Librezale] Aste nagusia
Jabi Asurmendi Sainz
jabi
Al, Uzt 26, 14:14:25, CEST 2004
Iepa Ugaitz,
Kanpoan izan naiz egun hauetan eta ezin izan nintzen batzarrera joan.
Hala ere Sorgintxuloko Jon-ekin egongo zinen, Sorgintxulokoa izateaz
gain zure konpartzakidea ere delako. Sorgintxulon wireless sare bat
gauzatzeko asmoa daukagu internet irteera emateko gaztetxeari, baina,
uda urtaro zaila izaten da jendea biltzeko eta gauzak egiteko, beraz,
oraingoz etenik dago. Ez dakit ea Jon-ek horri buruzko zerbait
komentatuko zizun eta dagoena erabil litekeelako ideia agertuko zen.
Momentuz asko ez bada ere (antena jator bat eta wireless txartel bat
besterik ez dago, nik uste), Euskal Herrira itzulitakoan horrekin
jartzeko asmoa genuen.
Hala ere, wireless txartela daukan beste ordenagailu bat gutxienez
beharko genuke eta zoritxarrez, konexioa ez da beti erraz lortzen.
Ez dakit zein den asmoa, baina txosna bakoitzean ordenagailu bat baino
gehiago konetatzea itzela izango litzateke, horretarako Sorgintxulon
switch bat daukagu, baina beste bat beharko genuke txosna bietan montatzeko.
Egundoko ideia iruditzen zait bi txosnen arteko mobidaren bat sarearen
bitartez montatu ahal izateko eta zarata handiagoa sartzeko . Hori bai,
lan eta azpiegitura gehiago eskatzen du. Nola ikusten duzua?
Gainera, txosnen egitaraua prestatuta egon beharako da jada, ezta?
ugaitzg a bildua euskalerria.org(e)k dio:
>Aupa gente! Ze moduz?
>Datorren asteartean 7:30etan kaskagorriko ekintzen lantaldea Sorgintxulon
>bilduko da, ea norbait animatzen den etortzen ta ikusiko dugu z egin
>dezakegun aste nagusian... ideia bat besterik ez da eh... pixkat para dar
>la nota egin daiteke wireless lotura bat adibidez "Pa ya" kompartsa dagoen
>lekutik kaskagorrira, edo horrelako zerbait... ez dakit igual txorrada bat
>da, ez dakit z ideia daukazuen... Benga animatu ta bidali norbait ea
>zerbait egiten dugun
>
>Ugaitz
>
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago