[Librezale] Re: [Kdeuskaraz] Debian-eu proiektuko POak
^pi^
pi
Or, Uzt 23, 14:38:41, CEST 2004
dooteo-(e)k esan zuen:
> Kaixo guztioi,
>
> Debian-eu izena duen proiektua azaltzera noia.
>
> Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS)
> bultzatutako proiektu bat da. Bertan GNU/Linux-eko hainbat programa
> euskaratuko dira eta banaketa berezi bat prestatuko da.
>
> Orainarte sortu diren banaketa bereziak Mandraken oinarritutakoak izan
> dira: EusLinux 8.2 eta Mandrake 10.0 (edo EusLinux 10.0).
>
> Oraingoan ordea, oinarria Debian banaketa izango da. Baina ez Debian
> Ofiziala. Zeren eta instalatzailea RedHat-ehn Anaconda izango baita.
> Debianen oinarritzen diren Progeny, Linex eta beste banaketa batzuk
> Anaconda erabiltzen dute.
>
> Beti bezala, programa interesgarrienak euskaratuko dira. Egia da beste
> programa interesgarri asko daudela, baina proiektuan ez dira guztiak
> sartzen.
>
> Banaketa berezi horretan proiektuan euskaratutako programak joango dira,
> edota Mandrake euskaratzeko proiektuan euskaratutakoak (CD-an lekurik
> edukiz gero). Baina erabiltzaileek Synaptic edo Aptitude bezalako
> tresnak erabiliz euskaratuta dauden beste programa guztiak ere
> instalatzeko aukera izango du.
Mila esker agibideengatik. Proiektuaren kaleratze data ezarririk al dago ?
>
> Adibidez, nahiz eta Mozilla banaketan ez den egongo, erabiltzaile batek
> (edo sistemako arduradunak) modu eroso batean instalatzeko gai izango
> da.
Ez dakit noraino den logiko hau baina jaurlaritzak eskatzen badu ...
>
> Bestalde, Debian-eko dokumentazioko zati bat ere euskaratuko da.
> Zerrenda zehatzagoa bidaltzen dizuet:
> Debian dokumentazioa
> (doc-.debian)
>
[...]
Kristona !!! aspaldian ingelesez irakurritako guztia euskaraz irakurri ahal izatea ... :)
>
> Beraz, proiektu hau euskaratutakoan sortzen den emaitza alde batetik
> GNOME proiektuan sartuko da (orainarte egin den bezala) eta bestetik
> Debian-en. Debianen sartzeko zuen baimena beharko da, zuek ari
> baitzarete horretan lanean.
Baimen beharrik ez (akaso bi proeiktutan dauden 4 pakete horietan eta ez dut uste), gehienez aurreko itzultzailearekin harremanetan jartzea eskatuko dizute baina nik beintzat ez dut arazorik jartzeko bate intentziorik.
Beste gauza bat da zuek ala nahi izan ezkero ni, dagoeneko beste pakete batzu kudeatzen ditudanez ahal dudan guztian laguntzeko eskeintzen naizela (noski egile bezala EJ mantenduaz), baina zuek nahiago baduzue egin esan eta behar den tokietan baimnenak lortzen saiatuko.
>
> nuevodebian28, zuk esan bezala Debian-en euskaratze lanak hasita daude.
> Proiektu honekin gauza gehiago euskaratuko dira. Eta ondorio
> garrantzitsuena da amaieran, nahiz eta banaketa berezi bat sortu, Debian
> banaketa ofizialak ere euskarazko pakete gehiago edukiko dituela izango
> da :)
>
> Oaintxearte,
>
> Dooteo
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago