[Librezale] Re: [Kdeuskaraz] Debian-eu proiektuko POak
nuevodebian28
nuevodebian28
Or, Uzt 23, 09:49:17, CEST 2004
Barkatu baina Debien euskaratzen hasia da iadanik,
http://www.debian.org/international/l10n/po-debconf/eu
Han hartu daitezke euskaratzearen egoera eta auskaratuak dauden
package-ak . Debian -en politikari jarraituz itzulpenak normalean
boluntario taldeak egiten dituzte.. Web orriak ere itzuli daitezke,
baita ere Howto edo erreferentzia gidak. Jadanik hasia da, ni neu web
orrien itzulpenarekin hasiko naiz. Debian - eu suposatzen dut debian
euskaratuta izango dela, eta azkenean gure jaurlaritzak sof librearen
munduan zeozer engingo duela.
^pi^ wrote:
>(sentitzen dut mezua bikoiztuta ailatzen zaizuenei baina danentzat interesgarri delakoan librezale posta zerrenda ere sartu dut mezuan)
>
>dooteo-(e)k esan zuen:
>
>
>>Kaixo guztioi,
>>
>>Badakit udea dela, eta asko oporretan izango zaretela. Badazpada, hemen
>>bidaltzen dizuet Debian-eu proiektuan euskaratuko direnen zerrenda.
>>Horrek esanahi du, hor agertzen direnetakoa ez aukeratzea aholkatzen
>>dizuedala.
>>
>>
>>
>
>Debian-eu ? Zer da ? Live bat edo sistema oso bat ?
>
>Izen horrekin atera behar al da ?
>
>Norbaitek hitzegin al du debian-eko partaide batebatekin ?
>
>
>
>>Baliteke norbaitek pakete hauetariko bat euskaratzen egotea (adib.
>>Piarres eta Librezaleek aptitude, apt, dpkg, tasksel paketeekin ari
>>dira edo aritu dira). Tamalez, Eusko Jaurlaritzarako banaketa batean
>>euskarazko zerbait sartzeko beraien eskuetatik pasa eta zuzenketak
>>egiteko eskatzen dutenez, pakete hauek (dituzten laguntza eta guzti)
>>euskaratzeko zerrendan sartu behar izan ditut.
>>
>>
>
>Orduan mozilla ere euskaratuko ? edo ez da banaketan sartzen (kontutan izan mozilla-locale-eu dagoeneko debianen dagoela) ez dut oso logiko ikusten baina...
>
>Arazorik pe nire aldetik beintzat... Itzulpenentzat datarik ba al duzu ?
>
>kontutan izan debianen normalean cvs gainean la egiten dela hau da paketea sid-en sartu baino lehen ...beraz paketeak oso sarri eguneratzen dira ... eta hor egin behar da lan sargeren hizozte data gerturatzen bait doa eta gero ezingo dira paketeak aldatu.
>
>
>
>
>>Honek ez du esanahi
>>Debian-eko banaketa ofizialean Eusko Jaurlaritzak euskaratutakoa sartuko
>>direnik, baizik eta Debian-eu banaketan berezian erabiliko direla.
>>Hortik aurrera Debian ofizialean erabiltzeko erabakia Piarres eta
>>Librezaleen esku utziko nuke (beraiek hasi baitira itzulpenarekin
>>lehenago).
>>
>>
>
>Hau ez dut ulertzen baina arazorik ez, ahal den guztia nik beintzat jatorrizko garapen taldeetan sartuko nituzke: hau debian sistemako pakete bereziak debianen besteak aldiz beraien lan taldeek kudeatzea obe iruditzen zait (gero ailatuko dira debianera...) debianen lan modura nahiko ohiturik bait nago (eta gehienetan cvs/svn baimenak ditut) ni bera eskeintzen nahiz al den guztia banaketa ofizialera bidaltzeko
>
>
>
>
>>Ummmm... bero ikaragarri honek burmuina urtzen hasi aurretik esan
>>datorren igandean EuskalParty-an ikusiko garela...
>>
>>
>
>Nik nahiz nire intentzioa zen (Sentitzen du Hey_neken, baietz esan nion ta) ziurrenik ezin izango nauk igandean joan Party-ra ziu ezetz baina gauzak liatzen jarraitzen badute bazkarira ere ez :(
>
>Ikusiko degu baina azkenean joatea ezinezkoa bazait zu(r)ekin solasaldi bat izan nahiko nuke gauzak argiago izan eta lanak ez bikoizteko. Fiskoki ezinezkoa balitz irc batetan ere geratu gintezke bakoitzak besteari eginikoak eta egitea espero dena argiago geratzeko
>
>Aptitude
>Apt
>Dpkg
>Tasksel
>
>Lau hauek dira (batenbat jan ez badut beintzat) bi proiektuetan dauden paketeak.
>
>Itzegiteko aukera izatea espero dut baina ala ez balitz ere kontutan izan debian pakete askotan bi po ezberdin daudela erroa/po/ karpetan programa beraren euskaraketa eta debian/po/ karpetan debconf pakete konfiguratzailearen pakete horren euskaraketa.
>
>
>
>>Besterik gabe, opor polittak bota,
>>
>>Dooteo
>>
>>
>
>
>Berdin...
>
>Ah eta bide batez xfce4-ren euskaraketa agitaratu berri den 2.0.6 bertsioan sartu da (SID-en atzo hasi zen sartzen) beraz goza dezazuela gustokoa eta okerrik ikusi ezkero niri edo librezaleri mezu bat bidali eta zuzentzen saiatuko.
>_______________________________________________
>kdeuskaraz mailing list
>kdeuskaraz a bildua euskalgnu.org
>http://www.euskalgnu.org/mailman/listinfo/kdeuskaraz
>
>
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago