[Librezale] ETBtik Mac OS X Euskarazez galdezka...

Joxe Rojas joxerg
Ost, Urt 28, 23:13:32, CET 2004


Beno, puntu friki bat ere bazuela nik neuk esan nion atzo Iriondori. 
Baina zuk diozuna... eta?

Laburpenarena, deabruaren abokatuarena egingo dut orain, normala da, 
azken finean denbora mugatua
dute. Neu ere kazetarien gremiokoa naiz eta frustrante samarra izaten 
da askotan muga horiek errespetatu
behar izatea. Baina joer, ematen du neuk bakarrik hitz egin nuela :(

Tira grabazioa dela-eta... nek ere grabatu dut... baina nire artxiboak 
1,5 Gb pisatzen du!!!! O.o Banabil MPGra
pasatu nahian, baina uste dut nire eurokalkulagailu honek dezente 
tardatuko duela hori egiten. Mac OS Xen
badaude librea omen den mpeg2enc bideo konpresore batentzako hainbat 
interfaze, eta imaginatzen dut linuxen
ere erabili ahal izango dela... baina hori bai, ez galdetu nola! O.o

---------------------------------------------
Joxe Rojas
joxerg a bildua euskalnet.net
---------------------------------------------




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago