[Librezale] Berriak Atala
Osoitz Elkorobarrutia
osoitz
Al, Urt 26, 16:11:36, CET 2004
Erlaitz wrote:
>Agian Foroko Berriak atalean agertzen diren albisteak zuzenean webgunean
>agertzeko script bat edo egin daiteke. Ez dakit, ideia bat da.
>Dena Osoitzen gain ez uztearren diot...
>
>
>
Hau aipatzen ari garela, palestrara aterako dut aurreko asanbladan
aipatu zen proiektu bat, Code name: Marrapuntu.
Foroko berriak karpeta trafiko gehien daukada da, baina foroa
eztabaidarako egokia den formatu bat da, ez horrenbeste berriak emateko.
Bestalde, informatikaren arloan Slashdot, barrapunto, puntbarra edo
bulmaren antzeko estiloko argitalpen bat Euskal Herrian beherrezkoa da.
Badaude komunikabide irekiak informatikaren inguruan hitzegiten dutenak,
baina orokorrak, ez espezializatuak. Eta badaude bere barne kanaletaz
haratago komunikatzen ez diren mugimenduak argitalpen orokor hoietan
kabida anekdotikoa dutelako.
Horretarako TikiWiki bat muntatu genuen, eta dagoeneko honen Wikia
erabiltzen dugu, baina modulo asko ditu: berriak, foroa, deskargak, ...
Itzulpena ni nabil egiten oso noizean behin (laguntza eskertuko da,
noski), %50 edo egongo da eginda. Bada aukera bat itzulpena bukatu gabe
ere TikiWikia irekitzea, ez ditugu modulu guztiak erabiliko, baina
itzulpen osoa fitxategi bakarrean doanez zaila da jakitea zeintzuk diren
ezinbestean itzuli behar ditugunak.
Martxan jartzea, ondo egitekotan, modu planifikatuan egin beharko
genuke. Gaur egun hainbat leku ezberdinetan eman behar dugu izena
(foroa, deskargak, ...), Librezale partxez sortutako komunitate bat
bihurtu da, eta guztia aplikazio berean koordinatzea oso onuragarria
litzateke. Horretarako foroko erabiltzaileen kontu guztiak Tikiaren
erabiltzaile datubasera pasatu beharko genituzke, foroko mezuak foro
batetik bestera (phpBB-ren oso antzekoa da), deskargak Tikiko datubasera
ere... oraindik Ibon eta biok ez dugu unea aurkitu.
Galdera batzuk bururatzen zaizkit:
"Marrapuntu" Librezale.org izan beharko luke ala aparteko proiektu gisa
erditu beharko genuke?
Gai zehatzen inguruan astean behin edo zerbait idazteko prest dagoen
jenderik dago?
phpBB forotik Tiki-kora aldatzea traumarik sortzen du?
Proposamenik? Zalantzarik? Erretzeko papera?
Osoitz
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago