[Librezale] Kiaxo lehenengoz
Osoitz Elkorobarrutia
osoitz
Ast, Urt 22, 14:08:13, CET 2004
EUSKARATU(e)k dio:
>Kaixo
> Zuen posta zerrendan harpidetu naiz, baina eztakit nola hasi
>laguntzen.
>
Librezalek baditu lan ildo ezberdinak programen itzulpena hoietako bat
da, eta webgunea bera komunikazio gisa eta komunitatea sortzeko tresna
gisa beste bat. Bietan gabiltza lanean.
> Galdera bat, nola itzultzen dituzue programak, "codigo fuentetik".
>
Mozillak bere formatu propioa dauka, eta horretarko Mozilla Translator
programa erabiltzen dugu, hemen azaltzen da nola erabili:
http://www.librezale.org/mozilla-lantaldea/translator.php
Azken xpi fitxategia ez da hor aipatzen dena, hemen aurkituko duzu:
http://www.librezale.org/deskargak
Mozilla inguruan lagundu nahi baduzu orain interesgarriena hau litzateke:
- Euskarazko XPI fitxategiak ematen dituen arazoen zergatia deskubritzea
- Mozilla FireBird euskaraz ibiltzea lortzea
GNU/Linux-eko bestelako paketeak .po fitxategiak itzultzeko gaitasuna
duen programaren batekin egiten da, kbabel oso aukera ona da eta Mikelek
esan bestala EuskalGNU-k eskuliburu majo-majo bat dauka:
http://www.euskalgnu.org/azpihtmleu/proiektuak/Kbabel/index.html
Hori da XFCE itzultzeko erabiltzen ari garena, horretan Axis dabil, eta
posta zerrendan bertan galdetu ahal diozu laguntzarik behar duen.
XFCE-ren itzulpena X-evian Euskaraz proeiktuaren parte da, X-evian
Metabolik Hacklabekoek egindako Live banaketa bat da (Debian du
oinarri). Bertako paketeak itzultzen joatea oso garratzitsua da,
hilabete pare baten buruan 0.4 bertsioa aurkeztuko dute eta ahalik eta
gehien euskaraz izatea Librezaleren helburu bat da.
Beste itzulpen batzuk zuzenean testu editore batekin egiten dira
(mailman, phpbb,...) Orain horrela egiten ari garen itzulpen bat
TikiWiki da eta librezaleren hurrego webgunea plataforma honetan egingo
dugu. Ni nabil itzulpenarekin eta erdia gutxi gora behera dago eginda,
laguntza eskertuko da.
Itzulpenetan parte hartu nahi baduzu hau da egin beharko zenukena:
- Zuretzat erabilgarria den programa bat aukeratu.
- Beste inor itzultzen dabilen egiaztatu, inor badabil laguntza eskaini
edo beste bat bilatu.
Ez bazaizu bururatzen eta zer itzuli berdin bazaizu emango dizkizut nik
ideiak.
> Zergaitik eztago adibidez web orrialdean hiztegi bat, orain
>arte itzuli diren programetako hitzekin, horrela denok mantendu
>genezake hizki berak.
>
Aspaldiko asmoa da hau, jada programatuta zegoen hiztegi plataforma bat
eskeini ziguten, baina ez dugu berri gehiagorik izan. Zuk honetan
laguntzeko gaitasuna eta gogoa baduzu aurrera pausu oso handia litzateke.
>Non daude linuxen src ak, ez ditut aurkitzen, naiz eta buelta pilloa eman.
>
Kbabel eskuliburuan azaltzen dela uste dut, bestela GNU/Linux
plataformaz nik baino gehiago dakitenek eratzungo dizute. :-)
Laburbilduz, lanerako gogoa duenarentzat hainbat egiteko daude, eta
gustoko ez dituenak bere egiteko propioak bilatu ditzazke ere. Hori ere
librea da hemen ;-)
Osoitz (Deskoordinatzailea?)
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago