[Librezale] Mezu-txantiloi bat

Joxe Rojas joxerg
Or, Abe 24, 13:56:56, CET 2004


Jejeje, uste dut lan eskaintzaren asunto web bitartez soilik kudeatzeak 
uste baino
arazo gehiago emango dizkiela EITBkoei. Neuk ere antzeko mezu bat 
bidali nien
aurrekoan kazetarientzako lan eskaintzan izena ematen saiatu ostean. 
Eskerrak
VirtualPC daukadan, bestela ezin izena eman!

> Eguerdi on
>
> Hainbat aldiz saiatu naiz gaur goizean nire Macintosh ordenagailutik 
> lan eskaintzaren ataleko
> PDF dokumentuak jaisten eta ez dut modurik izan. Webgunea ez da ondo 
> ibili harik eta Windows
> eta Internet Explorer erabiltzen dituen PC ordenagailu batetik sartu 
> naizen arte.
>
> Zerbitzu publikoa zaretela kontuan hartuta, oso larria iruditen zait 
> zuen orriak ikusi ahal izateko
> sistema eragle eta web arakatzaile jakin bat erabiltzera behartzea. 
> Gauza bera gertatzen da
> internet bitarteko zuzeneko emisioekin: WIndows Media Player izan 
> ezean, oso zail bihurtzen da
> horiek entzun ahal izatea.
>
> Zera eskatzen dizuet beraz: pausuak eman ditzazuela, ahalik eta 
> lasterren, zuen web orriak eta
> emisioak edozein programa eta sistemarekin arazorik gabe bisitatu ahal 
> izateko, horretarako
> Microsoften formatuak utzi eta estandar zabaletara pasatuz.
>
> Mila esker zuen arretagatik


El 04-abe-24, a las 03:10, Txopi escribió:

> EiTB-k informatikariak behar zituela eta eitbko lan poltsan nire
> curriculum-a sartzen saiatu naizenean JavaScript kontuengatik aurrera
> egin ezinda geratu naiz nire Firefox maitearekin. Mezu bat bidali diet
> eta agian hemengo norbaiti testuak etorkizunean beste norbaiti antzeko
> zerbait bidaltzeko balio diezaiokela pentsatu dut. Horrela bada hemen 
> duzue:
>
> -----------------------------------------
> Aupa:
>
> Firefox nabigatzailea erabiltzen dut eta zuen lan poltsa atalean nire
> curriculum-a sartzen saiatu naiz. Bigarren hurratsera heltzerakoan, 
> naiz
> eta "Ikasketa-maila" eremuan balore desberdinak aukeratu, "Lan 
> esparrua"
> eremuan inolako aukerarik ez zait agertu. Datu hori ezinbestekoa denez,
> aurrera egin ezinda geratu naiz.
>
> Internet Explorer 6 erabiliz, formulario ondo dabil, baina Firefox 
> 0.9.1
> eta Mozilla 1.7-rekin ez. Beraz, web estandarrak betetzen dituen
> nabigatzaile bat erabili arren Microsoft Internet Explorer erabiltzera
> behartzen nau webguneak. EiTB bezalako erakunde publiko batek bere
> webgunean web estandarrak ez betetzea oso desegokia ikusten dut. Are
> gehiago Internet Explorer akats eta segurtasun zulo mordoa dituen
> nabigatzailea denean, eta bera erabili ahal izateko erosi beharra 
> dagoen
> sistema eragile bat erabiltzera behartzen zaituenean. GNU/Linux, 
> FreeBSD
> edo OpenBSD-ko erabiltzaileok estandarrak betetzen dituzten tresnak
> erabili arren hiritarren zerbitzura dagoen erakunde honekin ezin gara
> komunikatu? EiTB-k ez al du euskal gizartea osatzen dugun herritar
> gehienetara heldu nahi? Interneteko konexioa eta ordenagailua ordaindu
> eta gero ezinbestean Microsoft enpresaren Windowsa erosi beharra al
> daukagu? Formulario hori Firefox-ekin ere ondo ibiltzea benetan gehiegi
> eskatzea al da?
>
> Ezetz espero dut, eta horregatik mezu hau bidaltzen dizuet. Estandarrak
> betetzen dituzten nabigatzaileak erabiltzen ditugunok EiTBko webgunea
> ikusteko eskubidea dugula uste bait dut. Beraz, zuen webgunea ahalik
> azkarren aldatzea eskatzen dizuet, erakunde honek ni bezalako herritar
> guztiak denbora luzeagoan beztertu ez ditzan.
>
> Eskerrik asko zuen arretagatik,
> -----------------------------------------
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago