[Librezale] Mezu-txantiloi bat
Txopi
txopi
Or, Abe 24, 03:10:36, CET 2004
EiTB-k informatikariak behar zituela eta eitbko lan poltsan nire
curriculum-a sartzen saiatu naizenean JavaScript kontuengatik aurrera
egin ezinda geratu naiz nire Firefox maitearekin. Mezu bat bidali diet
eta agian hemengo norbaiti testuak etorkizunean beste norbaiti antzeko
zerbait bidaltzeko balio diezaiokela pentsatu dut. Horrela bada hemen duzue:
-----------------------------------------
Aupa:
Firefox nabigatzailea erabiltzen dut eta zuen lan poltsa atalean nire
curriculum-a sartzen saiatu naiz. Bigarren hurratsera heltzerakoan, naiz
eta "Ikasketa-maila" eremuan balore desberdinak aukeratu, "Lan esparrua"
eremuan inolako aukerarik ez zait agertu. Datu hori ezinbestekoa denez,
aurrera egin ezinda geratu naiz.
Internet Explorer 6 erabiliz, formulario ondo dabil, baina Firefox 0.9.1
eta Mozilla 1.7-rekin ez. Beraz, web estandarrak betetzen dituen
nabigatzaile bat erabili arren Microsoft Internet Explorer erabiltzera
behartzen nau webguneak. EiTB bezalako erakunde publiko batek bere
webgunean web estandarrak ez betetzea oso desegokia ikusten dut. Are
gehiago Internet Explorer akats eta segurtasun zulo mordoa dituen
nabigatzailea denean, eta bera erabili ahal izateko erosi beharra dagoen
sistema eragile bat erabiltzera behartzen zaituenean. GNU/Linux, FreeBSD
edo OpenBSD-ko erabiltzaileok estandarrak betetzen dituzten tresnak
erabili arren hiritarren zerbitzura dagoen erakunde honekin ezin gara
komunikatu? EiTB-k ez al du euskal gizartea osatzen dugun herritar
gehienetara heldu nahi? Interneteko konexioa eta ordenagailua ordaindu
eta gero ezinbestean Microsoft enpresaren Windowsa erosi beharra al
daukagu? Formulario hori Firefox-ekin ere ondo ibiltzea benetan gehiegi
eskatzea al da?
Ezetz espero dut, eta horregatik mezu hau bidaltzen dizuet. Estandarrak
betetzen dituzten nabigatzaileak erabiltzen ditugunok EiTBko webgunea
ikusteko eskubidea dugula uste bait dut. Beraz, zuen webgunea ahalik
azkarren aldatzea eskatzen dizuet, erakunde honek ni bezalako herritar
guztiak denbora luzeagoan beztertu ez ditzan.
Eskerrik asko zuen arretagatik,
-----------------------------------------
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago