[Librezale] Firefox 1.0 euskaraz (beta) kalean dago.

Osoitz osoitz
Or, Abe 10, 14:28:11, CET 2004


Firefox 1.0 euskaraz (beta) kalean dago.

Hainbat librezale aldi berean saiatzen ari zirela Ibonek lortu du 
dabilen(*) euskarazko hizkuntza fitxategia sortzea.

Behin behineko bertsio honekin euskarazko Firefoxen itzulpena egunean 
jartzeko bidea berreskuratu du.

(*) Oraingo hizkuntza fitxategia GNU/Linuxpean ondo dabil eta 
Windowspean akats batzuk konpondu behar izan dira, Mac OS Xan oraindik 
ez dugu martxan ikusi.

Beta bertsio hau frogatu eta euren bizipenak kontatzeko prest dagoen 
jendea eskertuko da. http://www.librezale.org/foroa helbidean dagoen 
"Firefox 1.0 Euskaraz Beta" foroa sortu dugu esatekoak jasotzeko.

NOLA INSTALATU
1) Deskargatu: Firefox 1.0 euskaraz 
<http://www.librezale.org/deskargak/index.php?direction=0&order=&directory=Mozilla-firefox/1.0&> 
( http://www.librezale.org/deskargak )jartzeko fitxategiaren azken 
bertsioa.
2) Firefox 1.0-n Menuan: File>Open File eta deskargatu berri duzun 
fitxategia ireki.
3)Firefoxek hizkuntza fitxategia instalatzeko baimena eskatuko dizu, 
baietz esan.
4) Firefox itxi eta berriro ireki.
5) Dena Euskaraz dago? Gozatu!

Ah, ez ahaztu hau beta bertsio bat dela, hobe frogetarako perfil berri 
bat sortzea Wink



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago