[Librezale] re: Mailman euskaraz. Argibide eske

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Ast, Abe 2, 11:41:47, CET 2004


Aupa Joxe Mari,

> Kaixo, Samaniego Herri Ikastetxeko irakasleon izenean idazten dizuet.
> Irakurri dut Mailmani buruzko informazioa eta, egia esan, ez dut 
> askorik ulertzen (Microsoft izeneko kutsadurari eragotzi beharko).

Egia esan ez da erabiltzaile "arruntei" zuzendutako aplikazio bat, beraz 
testuak sistema administratzaileei zuzenduta daudenez informazioa guztiz 
ez ulertzea ez da larritzekoa :-)

> Beraz, nire zalantzak galdera moduan adieraziko dizkizuet:
> 1.- Mailman, Outloot Expres-en antzekoa al da?

Ez, mailman posta zerrenda kudeatzaile bat da. Zer da posta zerrenda 
bat? Erabiltzaileak posta zerrenda batetara apuntatu daitezke eta posta 
zerrenda horren ePosta helbidera idatzita guztiek jasoko dute mezua. 
Mailmanek web bidez apuntatzea eta desapuntatzea baimentzen du, mezuak 
web bidez irakurtzea, arauak ezartzea...

> 2.- ePosta kontuak bertan konfiguratu al daitezke?
> 3.- Zein dira abantailak?
> 4.- Zer egin behar da instalatzeko?
> Oharra:  gure ikastetxea  XPratuta dago (2000 Server zerbitzarian).

a) Mailman erabiltzeko asmoz bazabiltza Unix, GNU/Linux edo *BSD motako 
zebitzarietan soilik dabilela jakin behar duzu. http://www.list.org 
webgunean informazio gehiago dago.

b) Outlook Express ez den posta bezero ezberdin baten bila bazabiltza 
nik Mozilla saiatzea gomendatzen dizut. Outlook Expresseko posta 
helbideak eta ezarpenak inportatuko dizkizu, spam filtroa dauka eta 
segurtasun arazo gutxiago.

    b1) "Mozilla Suite" delakoa deskargatu dezakezu: Web Nabigatzailea, 
ePosta bezeroa eta HTML editorea. gainera euskaraz dago:
http://www.librezale.org/mozilla

    b2) Eposta bezero hutsa nahi baduzu Mozilla Thunderbird frogatu 
dezakezu, baina oraindik ez dago euskaraz:
http://www.mozilla.org/projects/thunderbird/

d) Bilatzen ari zarena, posta bezeroa ez bada, baizik eta posta 
zerbitzaria, GNU/Linuxpean haimbat aukera oso on dituzu, baina 
Windowsekoak ez ditut ezagutzen.

Osoitz



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago