[Librezale] Librezale III Asanblada. Egingo al dugu?

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
As, Api 27, 11:15:10, CEST 2004


Aupa jende,

Denbora nahikotxo pasatu da gure II Asanblada presentzaila egin 
genuenetik. Aurreko asanblada bietan gure oinarriak eta helburuak 
zehaztu genituen.

Denbora aurrera doa eta helburu berriak agertzen hasi zaizkigu, bere 
garaian proposatutako beste proiektu batzuk, ordea, ez dute oraindik 
emaitzik eman.

Nire ustez eztabaidarako garaia heldu zaigu berriz eta horretarako mahai 
baten inguruan biltzea iruditzen zait egokiena.

Eta zuek zer uste duzue, egingo al dugu III Asanblada?

Osoitz



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago