[Librezale] EHGFko urrengo topaketan parte hartzeko gonbitea
Txopi
txopi
As, Api 20, 12:52:33, CEST 2004
Aupa danori:
Euskal Herriko Gizarte Foroaren 2. topaketa maiatzaren 14-15-16an izango
da, eta nik "Software Librea Euskaraz" izeneko hitzaldi bat emango dut,
ikuspuntu sozial batetik euskara sustatzeko bide egokia software librea
bultzatzea eta euskaratzea dela argudiatuz.
Oraindik ez dut ezer prestatu eta Librezaleko norbaitek hitzegitera etorri
nahiko lukeela pentsatu dut. Nahi izan ezkero, biren edo hiruren artean
egin dezakegu...
Edozein modutan ere, entzule bezala batek baino gehiagok etorri nahiko
duela suposatzen dut. Beraz, gonbitea eginda dago :)
Naiz eta data lotua dagola dirudien, lekua zein izango den ez dakit oraindik.
--
Agur 1,
Txopi.
JabberID: txopi a bildua sindominio.net
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago