[Librezale] Debian Instalatzaile egoera

^pi^ pi
Or, Api 16, 12:27:25, CEST 2004



Kaixo lagunok 

Debian [1] instalatzaile berriak [2] laugarren beta aterako du apirilak
24-ean, beta honetan, ezer okertzen ez bada beintzat, euskara egongo da
hizkuntz aukera bezala :)

Bueno baina ePosta hau euskaraketa zein puntuan dagoen, zein aldaketa
izan ditzazkeen, zer egiteko aukera dagoen etab esplikatzeko denez piska
bat luzatuko delakoan negok:

Ohar bat aurretik: Debianek bere paketeak instalatzerakoan kasu
batzuetan (debconf sistema dutenek) menu txiki bat izaten du, hauek
debconf templates deitu ohi zaie, honegatik da kasu batzuetan menu hau
euskaraz egoteko pakete bakar batek bi fitxategi dituela euskaratzeko.

Debianen instalatzailea (d-i hemendik aurrera) hiru ataletan (edo stage)
banaturik dago:

1-stage 

debian-installer packages	

Instalatzailea bera: cd-tik abiarazi bezain laster agertzen dena. Hemen
hizkuntza, teklatua, kernel moduluak etab. konfiguratzen dira.

Azkenenean po bakar batetan biltzen den fitxategi bilduma. Norbaitek
ikusi nahi badu [3]

Hau da guztiz egina dagoena. (%100). SVN (cvs antzeko bat) bidez
eguneratu daitekeena.

Instalatzailean guztiz integratu artean "benetan" frogatu ezin denez
beta4 delakoa atera artean frogatu ezin dena.

2-stage

popularity-contest	egina paketea eguneratzean zai:Bug#243768
tasksel			egina eta svn bidez eguneratuta
base-config		egina eta CVS bidez eguneratuta
console-data[1]		Egin gabe 26 kate
console-common		Egin gabe 19 kate
iso-codes[1]		Aurretik egina baina zaharkitua [IƱigo Salvador Azurmendi]-k egina denbora badut berarekin kontaktuan jarriko nahiz bukatzeko aukeraz aritzeko.
exim4			Egin gabe 62 kate
pcmcia-cs		egina paketea eguneratzean zai:Bug#243922
shadow			egina paketea eguneratzean zai:Bug#243545
newt			egina paketea eguneratzean zai:Bug#243587

Bug delakoak bug.debian.org orrialdean begiratu daiotezke baina paketeen arduradunei euskarazko bertsioa sartzeko irekitakoak dira

3-stage Instaltzaileak erabiltzen dituen (soft instalazteko...) beste pakete batzuek:

  apt  457 kate
  dpkg 1008 kate
  aptitude 648 kate
  dictionaries-common 28 kate
  discover1/ 83 kate
  discover1/debian/ 11 kate

Hau egin gabe dago eta ez dut uste egiteko aukera handiegirik izango dudanik.

Itzulepene egoeraren horrialde bat ere badago [4] baita hizkuntza bakoitzaren egoeraren grafikotxo bat [5]


Nire intentzioa oraingoz beintzat 1 eta 2 atalak euskaraz izatekoa da. Arazoa agarazten ari den produktu bat denez egunero daude eguneraketak lehenengo atalean beintzat eta honek asko zailtzen du pakete gehiagoren euskaraketaz arduratu ahal izatea, beraz nik oraingoz euskaraturik dauden paketeak eguneratzen joango nauk baina falta direnak euskarazten (2 atlekoak batezere) norbait animatzen bada esateko (fitxategiak [6], bestela denboira dudan einean egiten saiatuko nahiz.

3. atala euskaratzearena (apt-dpkg-aptitude taldea batezere) zailago ikusten dut nahiz hauek diren bein instalazioa amaiturik dagoenean eguneroko bizitzan erabili daitezkeenak :( Norbait animatuko balitz ...


[1] - www.debian.org
[2] - www.debian.org/devel/debian-installer/
[3] - http://people.debian.org/~barbier/d-i/l10n/eu/
[4] - http://people.debian.org/~seppy/d-i/translation-status.html
[5] - http://people.debian.org/~seppy/d-i/graphs/eu.png
[6] - http://people.debian.org/~seppy/d-i/2nd-stage/POT/


Ba bai luzatu zaitela ;) ea norbaiti interesgarri iruditzen zaion.


ala...

-- 
^pi^ <pi a bildua beobide.net>




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago