[Librezale] [Fwd: Solidarium.net Ekimena]

Txopi txopi
Ost, Api 14, 10:37:47, CEST 2004


Osoitz Elkorobarrutia-(e)k idatzi zuen:
>
>> Arlo honetan, Leioako Hacklabarekin harremanetan nago baita ere, eta
>> Iarraldean lanean dagoen "Euslug" taldearekin ere harremanetan jartzea
>> gustoko nuke. Ba al duzue zuek horien helbidea?
>
> Metabolikeko kideak, zuek zer dakizue proiektu honetaz?
>
> Osoitz
>

Ups! Oraintxe konturatu berri naiz mezu hau erantzun gabe neukala...

Nire aldetik ezin dizuet askorik esan. Indymedia Euskal Herriarekin eta
Metabolik BioHacklabekin kontaktuan jarri ziren eta bidali ziguten
formularioa (taldearen izaerari buruzko galdera gutxi batzukin) bete egin
genuen. Beraien ideia Euskal Herri mailan (edo Hegoaldean behintzat)
teknologia berriak helburu sozialentzako erabiltzen dituzten taldeekin
harremanetan jarri nahi dira. Indymediaren kasuan argi ikusten dut,
Metabolikekoan baita, eta gure kasuan, euskararen hedapena sustatzeko
egiten ari garen lanagatik baita ere.

Zer zen guk egin beharrekoa?

-- 
Agur 1,
       Txopi.
       JabberID: txopi a bildua sindominio.net



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago