[Librezale] Re: Mailman: Fitxategi egokituak
^pi^
pi
Lar, Urr 18, 01:29:18, CEST 2003
Ados orduan.
Egun gutxi barru, posta zerrenda martxan izatea espero dut (sentitzen dut baina lehenago ezin), ahal dudan lekuetan (interesa erakutsi duen edonor) horretaz berri emanaz.
Eta ea orain lana piska bat lasaituko dela dirudiela benetan serio jar naiteken gaiera, horretarako nahi duen guztiaren laguntza eskertuko dudalarik.
Asuntoa dek uste dudala ez dagoela Euskaraketarik amaituta (edo luistxok bukatu du ez dut denborarik izan oraindik bere fitxategiak begiratzeko). Eta beingoz dena bukatzea interesgarri izango zela (ondo dakit kate txapenak falta dira).
>
> Ez genuen nahi inork inposiziotzat hartzea eskaintza hauek.
>
> Inposizioak oso modu txarrean hartzeko eskubide osoa duzue. Eta eskaintzei muzin egiteko ere bai.
Gure asmoa ez da inoiz zuen fitxategiak alde batetara uztea (profesionalak zarete eta gu ez eta horreta baliatu egin behar gara). Baina gure aldetik interesgarria dena norbaitek mailman eguneratuta mantentzea da, eta oraingoz horren arduradun nahizenez, nire erara (denbora dudan modura) lan egin beharko da, norbaitek erantzukizun horren kargu egin nahi badu beti edukiko du bidea irekirik.
>
> Itzulpen ofizialetik abiatu bedi Mailman, eta bedi itzulpen ofiziala Librezaleek egina.
Hau bai orain eta inoiz egon den mailmanen euskaraketa ofizial bakarra librezxalek eginikoa izan da, horretako hartu bait dugu egileekin harremanak izateko ardura.
>
> Itzulpen agian txukunagoa nahiko balu inork, eskainiko diogu guk zuzenean, Mailmanen ofizialtasunaren bermerik izango ez duen arren.
Ideia beti izan da produktu bat egitea, arazo zihurazki komunikazio falta izan denez, ePosta zerrenda bersortu bezain laster lagundu nahi duen edozein lan egitera gonbidatuko dugu, eta horretarako noski zuen eskaintza oso gustora onartzen dugu.
--
^pi^
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago