[Librezale] Mailman Euskaraz: Sustatu afera
Osoitz
osoitz
Ost, Urr 15, 09:00:05, CEST 2003
Kaixo,
UEUko informatikariarekin hitzegin dut (Emilio). Laburbilduz, beraiek ez
dute inongo arazorik itzulpenen batuketarekin eta bere garaian Pirekin
hitzegindakoa errepikatu dit: Ez zutela bere burua bertsioz bertsio
kontu hau mantentzen ikusten eta Mailman Euskaraz proiektua Librezaleren
esku uztea nahiago zutela eta dutela.
Code&Syntax UEUk kontratatu zuen itzulpena aurrera eramateko, baina Foru
Aldundiari diru laguntza eskatu ziona UEU bera izan zen. UEU eta
Code&Syntaxen arteko erlazioa erabat komertziala izan da kasu honetan.
Ondorioa: UEUk ez daki Luistxoren jarreraz ezer ez eta Pirekin
hitzegindakoa berresten dute, hau da: Rollito ona, lana birziklatu eta
gora soft librea.
Osoitz
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago