[Librezale] Mailman Euskaraz: Sustatu afera

Asier agara
As, Urr 14, 18:51:51, CEST 2003


Aupa,
Code&Sintax-ekoek aplikazio bat euskeratzeagatik dirulaguntza bat jasotzea
egokia den edo ez den alde batera utzita, neri pasada bat iruditzen zait
Sustatukoek berri bat blokeatzea, alde guztietatik begiratuta zentsura bait
da. Larriagoa iruditzen zait oraindik hau euskal gune batetan gertatzea.
Hala ere, honek ez nau gehiegi harritzen. Bere garaian, Luistxo-rekin
'risi-rase' bat eduki nuen eta bere jarrera oso antzekoa izan zen, beraz...
Nik egingo nukeena zera da, mezu bat bidali Sustatuko administradoreari
librezale.org-en izenean beraien jokaeraren arrazoiak eskatuz (Pi-k zuzenean
ere bidali dezake, baina iruditzen zait Pi librezale.org-eko partaide
izaterakoan eta erazoa den bezain potoloa izanik librezale.org bezala egin
beharko litzatekela).
Beraien erantzuna ez bazaigu egokia iruditzen, gutun bat bidali beharko
genuke egunkarietara, jasan den zentsura salatuz.
Ez dakit zer iruditzen zaizuen...

Asier




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago