[Librezale] jalgi talki

Osoitz osoitz
As, Urr 7, 12:11:04, CEST 2003


Aupa

tkabber plataforma anitza bada ere, JalgiTalki soilik Winbugs 
plataforman dabil.

Badirudi tkabber oinarritzat hartu dutela eta euskaratzeaz gain moldatu 
ere egin dutela. Nik ezin izango dut programa frogatu, pena bat.

Ez dakit proiektu originalari itzulpenaren berri eman dioten ala ez 
baina ez dut inon aurkitu tkjabber euskaraz instalatzeko aukera.

Berria oso ona da, noski, batez ere jabber zerbitzari bat euskal herrian 
  kokatuko dutelako eta aukeran izango ditugulako euskal bezero bi. Ea 
Jalgihadikoak animatzen diren lana hobetzen eta tkabber moldatu gabea 
ere euskaraz gozatzeko aukera dugun.

Nik Mikelek euskaratutako gabberren hitzegingo dut zuekin. (Hobea da)

Bide batez, tkabber-ek lizentziarik dauka? ez dut inon aurkitu 
informazio hori.

Osoitz




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago