[Librezale] GARA CDa

Jordi Blasi jblasi
Ast, Aza 20, 13:54:17, CET 2003


oso ondo!!!

Nire aldetik oraindik ezin izan dut lortu MTrekin thunderbird itzultzea, 
baina atzo Ibonek emandako adierazpenekin topatu dut (uste dut) txarto 
egiten nengoena. Gaur gauean saiatuko naiz egiten.

Egongo al da aukera beraiek frogatzen duten bitartean bertsio berriak 
gehitzen ba ditugu? Produktuen asken bertsioak kaleratu berri daude eta 
pena bat izango zen gurean ez izatea 10 egunengatik, ez?

agur,

        jordi

irratia.com escribió:

> Garari gaur bertan pasa diogu CDa.
>  
> Arduradunagaz mintzatzen lau bat gauza komentatu-adostu ditugu.
>  
> Bat) CDa testeatu egingo dute, lankideen / lagunen artean. Eta gauzak 
> instalatzen jarriko dute jende ez aditua, jende ez aritua. Kaleko jendea.
>  
>  
> Bi) Kopien prezioa badugu. 0,60 euro kopiako (aurreko 100 pezeta eta 4 
> libera gutti gora behera).
>  
>  
> hiru) Promozioa urtarrilean atera beharko da, izan ere azkenik 
> promozio eta produktu gehiegi gehitu zaizkie abendurako. Gauza 
> gehiegi, eta atentzio gutxi produktu berri eta berritzaile honendako.
>  
> lau) Kanpo ekintzak egitea ondo ikusten dute, eta gainera 
> erreportaiak, gaia latzeko konpromezua. (adibide gisa, egun hauetan 
> euskalgnu eta openofficce izango dituzte hizpide erreportaia batean) 
> Ulertzeko. Beraien gaien agendan, gero eta gehiago ikusiko ditugula 
> software librea eta euskarari buruzko berri eta erreportaiak. (maila 
> batean gure lorpena ere badena)
>  
> ::::::::::::::::::::::::::::::::
> Guk gure aldetik, esperientzia berri hau oso ondo daramagu. Astiro ari 
> gara baina ziur. Hori oso potentea da. GAuzak hobeto egin aldera, eta 
> Durangoko sukarrik gabe, txukun hasi dezakegu 2004ko urtea.
>  
> Eztabaidatzen jarraitu dezakegu, eta gauzak argiago ikusi.
>  
> Durangon bertan, hacking ekintza bat planteatu dezakegu, eta gure 
> arteko eztabaida bat produktu berri honi begira. Zer deritzozue?
>  
> Promozio plan bat aurkeztuko dut Librezale zerrendan, ok? (eta gero 
> nire logoa jartzea eskatuko dut :-))  ok?
>  
> benga... segi berbetan.
>  
> librezaleak gara
> jalgi hadi ( ( i ) )
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.org
>http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org
>  
>





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago