[Librezale] GARA CDa

irratia.com jalgihadi
Ast, Aza 20, 13:40:33, CET 2003


Garari gaur bertan pasa diogu CDa.

Arduradunagaz mintzatzen lau bat gauza komentatu-adostu ditugu.

Bat) CDa testeatu egingo dute, lankideen / lagunen artean. Eta gauzak
instalatzen jarriko dute jende ez aditua, jende ez aritua. Kaleko jendea.


Bi) Kopien prezioa badugu. 0,60 euro kopiako (aurreko 100 pezeta eta 4
libera gutti gora behera).


hiru) Promozioa urtarrilean atera beharko da, izan ere azkenik promozio eta
produktu gehiegi gehitu zaizkie abendurako. Gauza gehiegi, eta atentzio
gutxi produktu berri eta berritzaile honendako.

lau) Kanpo ekintzak egitea ondo ikusten dute, eta gainera erreportaiak, gaia
latzeko konpromezua. (adibide gisa, egun hauetan euskalgnu eta openofficce
izango dituzte hizpide erreportaia batean) Ulertzeko. Beraien gaien agendan,
gero eta gehiago ikusiko ditugula software librea eta euskarari buruzko
berri eta erreportaiak. (maila batean gure lorpena ere badena)

::::::::::::::::::::::::::::::::
Guk gure aldetik, esperientzia berri hau oso ondo daramagu. Astiro ari gara
baina ziur. Hori oso potentea da. GAuzak hobeto egin aldera, eta Durangoko
sukarrik gabe, txukun hasi dezakegu 2004ko urtea.

Eztabaidatzen jarraitu dezakegu, eta gauzak argiago ikusi.

Durangon bertan, hacking ekintza bat planteatu dezakegu, eta gure arteko
eztabaida bat produktu berri honi begira. Zer deritzozue?

Promozio plan bat aurkeztuko dut Librezale zerrendan, ok? (eta gero nire
logoa jartzea eskatuko dut :-))  ok?

benga... segi berbetan.

librezaleak gara
jalgi hadi ( ( i ) )
------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un adjunto en formato HTML...
URL: http://librezale.org/mailman/private/librezale_librezale.org/attachments/20031120/6338a29b/attachment.htm


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago