[Librezale] Apple vs Mac OS X Euskaraz

Joxe Rojas joxerg
Al, Aza 17, 23:05:12, CET 2003


Osoitzek dio:

> Joxe: Ez dakit jaso duzun gutunean zer dion. Baina BSAk askotan 
> begiratu gabe disparatzen du, eta Alemaniako unibertsitate bati OOo 
> banatzeagatik M$-en eskubideak urratzen zeudela esan zieten. Ziur ez 
> dagoela zirrikiturik?
>
> Oso berri txarra. Apple apur bat aldatu zelakoan nengoen (Mac OS 8 
> katalanez atzera bota zuten ere, Apple Espainiako langileek egina 
> bazen ere.)

E-maila ez dator BSA-tik, Appleren Copyright departamentutik baizik. 
Gainera informazio konfidentziala dela dioen kartel handia du hasieran 
eta amaieran. Uste dut zirikitu bat badagoela. Izan ere, ematen duen 
azalpen bakarra hauxe da:

> Your distribution of localized Basque Apple software components,
> including
> but not limited to, Apple¹s Mac OS X, Safari, and iTunes software (the
> ³Software²) is an unauthorized derivative work and is an infringement
> of
> Apple¹s intellectual property.	While we appreciate your enthusiasm
> for
> Apple technology, we cannot allow unauthorized derivative works to be
> distributed.

Baliteke, beraz, programa osoak banatzen ari naizela pentsatzea. 
Deskantsatuago nagoenean erantzun luze bat idatziko diet, ea zer 
dioten. Hala ere, ez dut esperantza handirik.

> Mac OS X Euskaraz proiektua orain arte bezala aurrera egiteko biderik 
> dagoen begiratu behar dela uste dut. Gutxienez aholkua emateko prest 
> dagoen abokatu euskaltzaleren bat egon behar du.

> Bestalde, gaiari dagokion entzutea eman behar zaio. Zuen lana ez da 
> legez kanpokoa, badirudi euskarak beti tratu berbera jaso behar duela, 
> eta nahikoa da.

Neuk ere uste dut orain arte bezala jarraitu behar duela. Momentuz 
fitxategien izenak aldatu ditut deskargatzeko aukerarik egon ez dadin, 
eta macosxeuskaraz.tk-n ohar laburra jarri dut gertatu dena adieraziz. 
Dagoeneko esan diet ez zaidala zilegi iruditzen haien onerako den doako 
lanari lapurreta deitzea, baina seguruenik horrek haiei bost axola.

Zintzotasunez esanda, nik neuk behintzat ez dut gogo handirik abokatu 
kontuetan sartzeko. Niretzat askoz errazagoa da doako lanik ez egitea 
doako lana egin ahal izateko txolopoteetan hastea baino... Ez dakit, 
agian nekatuegi harrapatu nau mobida honek, oso asteburu nekagaria izan 
dut!

Entzutea ematearena argi dago. Gaur bertan macuarium.com-en azalduko 
dut gertatutakoa, eta apur bat deskantsatzen dudanean ingelesezko mac 
foro gehiagora ere bidaliko dut ohartxo bat. Librezale foroko berrietan 
eta (ejem) sustatun ere jarriko dut.

En fin, hau astelehena
----------------------------------------------------------------------
Joxe Rojas
joxerg a bildua arrakis.es
----------------------------------------------------------------------



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago