[Librezale] CD afera
rakentz
rakentz
Iga, Aza 16, 22:04:39, CET 2003
Osoitz(e)k dio:
> Astelehenean prest izatea espero dut. (Mac OS X, esan zerbait)
>
> Hemen ikusi dezakezue orain dagoena (Fitxategia pisutsuenak falta
> dira, baina estruktura osoa dago).
>
> http://www.librezale.org/garacd/
* Ba nere ustez falta dena (macos, librezale filosofia, nolak eta
mozilla testua) sartuz puta madre dago. Ez al gara ba beta bertsioen
zaleak? Hor dago bada lenengoa.
* Logoena:
Nik pi bezela nahiagoko nuke ez azaltzea empresarik, baina errealitatea
da beraiei esker gaudela, beraz ... Hala ere, interesgarria iruditzen
zait librezale eta euskalgnu, zuhar eta zundanetik aparte jartzea,
jendeak lau empresa direla uste baitezake. Nere proposamena empresen
logoak azpikaldean jartzea laguntzaileak: hitzaren alboan. Zaila
egiteko? Berandu?
*
> CD-ak sarrera orri edo textu bat beharko luke. Nork idatziko ?
>
> Testu hau oinarri gisa gustoko?
> http://www.ukberri.net/modules.php?op=modload&name=News&file=article&sid=142
Nere ustez ondo dago, joder ze argaki itxusia!
Akats txiki bat 10. lerroan ordenagailurik -> ordenagailutik
Bukaera aldatuko nioke, modemarenetik aurrera kendu eta ondorengoa jarri:
- Erabilera zalantzak? Instalatzean arazorik? Libre sentitzea zein goxoa
den kontatu nahi duzula? Librezale foroan dezu aukera egokiena
http://www.librezale.org/foroa
- Proposaturiko tresnak erabiltzen dituzula jada eta sistema eragile
libre baten jabe izanda zure tresnak euskeratu nahi dituzula euskaldunon
aukerak zabalduz? Pasa zaitez orduan euskalGNU eta librezale.org-eko
posta zerrendetatik. Euskaratzeko tresna den Kbabelen eskuliburua ere
hemen bertan dezunez ez espero gauzak xeheturik emango dizkizugunik,
baina horren mingarriak diren lan bikoizketak ekidin eta zure
proyekturako lekua eskeiniko dizugu, baita aurrera ateratzea lortzen
badezu txalo zaparrada bat ere.
On egin, askatasuna plater osasuntsua da.
Nik testu hau sarrera moduan jarriko nuke eta gero sartu dioen botoi
batekin dooteok emandako zerrendara sartu.
* Zerbait falta bada osoitz, esan eta saiatuko naiz egiten...baina
masterra ezin, nere modemtxoak ez zuen jasango :)
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago