[Librezale] Librezale CDa ::GARA::
    Osoitz Elkorobarrutia 
    osoitz
       
    Al, Abe 22, 11:26:57, CET 2003
    
    
  
Aupa Patxi,
Zure mezua elkarteak posta zerrendara birbidali dut. Bertako gai batzuk 
EuskalGNUk konponduko dituelako guk baino askoz hobeto.
> Logotipoen jerarkiaz ere mintzatu zaizkigu.
>
Orden honetan agertzen dira: EuskalGNU Librezale Zuhar Zundan
Zuharrek ez du inongo arazorik logoa mugitu kendu edo egin beharrekoa 
egiteko.
> Euskarazko software libreari buruz ez omen gara batere mintzatzen lan 
> honetan, eta beharbada hortik ere sakondu beharko genukela.
Nik UKberrin testu inzendiario pare bat argitaratu ditut, eta 
lehenbizikoari Rakentzek (uste dut) hobekuntzaren bat egin zion. Nigatik 
hori oinarri gisa erabili daiteke, baina beste testu sakonago bat ere 
ondo legoke.
> Diseinuaz ere ohar batzuk egin dizkigute, eta diseinadore grafiko bat, 
> horretan laguntzeko prest agertu zaie. Ea zer deritzogun horri.
>
Primeran! Nor da?
> Urtarrilean kaleratzeko prest agertu dira. Durangoko ajeen ostean, 
> urte berria, modu librean hasteko helburuagaz.
>
Urtarrileko zein egunetan nahi dute master berria? Orain moldakuntzak 
egiteko denbora beharko dugu.
Osoitz
    
    
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago