[Librezale] Librezale CDa ::GARA::

irratia.com jalgihadi
Or, Abe 19, 12:46:54, CET 2003


Aupa:

 Librezale cd-aren lehen masterra Garakoen eskuetan jarri genuela eta, aste
batzuk pasa diren honetan... badira hitzegiteko puntu batzuk.

CDa bera testeatu dute GARAkoek eta beraiek pasatako lagun batzuek ere.
Kritika_aholku batzuk ere igorri dizkigute.

Hona hemen:

::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

-gnome:

* Akatsak zerk sortzen dituen ez du esaten. Akatsaren deskribapen txiki bat

ipini beharko litzateke (echo "ez duzu baimenik" edo "echo karpeta ez da

existitzen" adibidez).


* Ez dakit bertsio ezberdinekin arazoak emango dituen edo ez.


* Ez da aski locale-ra kopiatzearekin. Eman beharreko pausuak adierazi.

-kde:

* hortik irakurri diat LANG bariablea aldatu behar dekela, hau egiteko aski

duk "set LANG=eu_es a bildua euro" edo "set LANG=eu" idaztea (komilla gabe ;-), dana

dala begiratuko diat gehiago.

-OpenOffice:

* Beste bertsiorik instalatuta izanda, lehenik ea bestea ezabatu nahi duen

galdetu, ze bi bertsio izatea...

Oro har, eskriptak xinpleegiak dira, banaketa ezberdinek leku ezberdinetan

eta modu ezberdinetan dituzte "locale"-ak. Hortaz, lehenik ze banaketa

daukan galdetu beharko da eta gero horren arabera egin instalazioak.

:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

Logotipoen jerarkiaz ere mintzatu zaizkigu. Lehen logotipo nagusi gisa,
zuhar agertzen dela eta, Librezale bigarren plano batean (jerarkikoki
bederen) agertzen dela aipatu digute. Hori egokitzearen beharra ikusten dute
beraiek ere. Nolabait gure artean ikus dezagun... baina grafikoki ze
inpresio ematen duen ikusita egin digute oharpen hori (nik neuk ez nuen CDa
ikusi, beraz ezin izan naiz hortaz mintzatu)



::::::::::::::::::

Euskarazko software libreari buruz ez omen gara batere mintzatzen lan
honetan, eta beharbada hortik ere sakondu beharko genukela. Edukiak gehiago
landuz CDa irekitzen duenarentzat. Hortik ildo bat landu beharko genuke,
GARAk ere bere promozio kanpainan erabili dezan. Zer bultzatzen dugun,
holako programen garrantzia, hau hasi besterik ez den gauza bat dela,
jendeak parte hartu dezakela.. eta holangoak.

:::::::::::::::::::

Diseinuaz ere ohar batzuk egin dizkigute, eta diseinadore grafiko bat,
horretan laguntzeko prest agertu zaie. Ea zer deritzogun horri.

::::::::::::::::::::

Urtarrilean kaleratzeko prest agertu dira. Durangoko ajeen ostean, urte
berria, modu librean hasteko helburuagaz.



Zer deritzogu?

Gaiari oratuko diogu ala? ia ba.



jalgi hadi ((i))

------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un adjunto en formato HTML...
URL: http://librezale.org/mailman/private/librezale_librezale.org/attachments/20031219/dcf3ef3b/attachment.htm


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago