[Librezale] Igandeko hitzaldia

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Or, Abe 12, 12:22:33, CET 2003


^pi^(e)k dio:

>Bide batez metabolikea Donostiatik kotxez nola joan daitekeen norbaitek
>argitu baliezadake eskertuko nioke bestela Igande goizez Bizkaian
>galduta ikusten nire burua.
>
Leioara heltzeko
- Donostiatik Bilbora
- Bilbon sartu gabe Getxo - Santander norabidea hartu. (Autobian jarraitu)
- Badago momentu bat Santanderren bukatu nahi ez baduzu Getxora 
desbideratu behar zarela, errez ikusten da, baina ez geratu lo!
- Leioa Getxo baino lehen dago. Herrian sartzeko alboko (eskumako) 
karrila hartu behar duzu, bestela Leioa azpitik pasatu eta Getxora zoaz. 
Baina ez urduritu, 3 irteera dituzu eta pasatzen bazara errotonda bat 
buelta emateko.

Gaztetxera heltzeko:
- Ondo atera bazara lehen semaforoan ezkerrera egin. (Semaforoan zaudela 
muturren aurrean buru, anka ez besorik ez duen eskultura neoklasiko 
berde bat ikusiko duzu, horren atzean autobia gaineko "paseo" bat eta 
urrunean Piruli bat )
- Ezkerrera egitean autobiaren gainetik pasatzen zara eta bilboko 
norabidean doan alboko karrila gurutzatzen duzu eta "Dr. Luis de Libano" 
Kalean sartzen zara. Kale horren bukaeran aparkaleku publiko bat dago 
eta Gaztetxea bertan ondoan dago. ikusiko duzu, okupazio sinboloak 
dituen eraikin hori da ;-)

Gaztetxea:
http://www.sindominio.net/udondogaztetxea/imagenes/gazte/sp3260022.jpg

Orain ikusi dut Jordi aurreratu dela. :-)

Osoitz




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago