Thunderbird

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Mozilla Thunderbird logo.png

Mozilla Thunderbird

72 bertsioa

Thunderbird pantosoa.png

Proiektuari buruz

80px-Berdea.png


Thunderbird pantaila.png

Thunderbird Mozilla proiektuaren posta-bezeroa da. POP3, IMAP edo berri-taldeen protokoloak ere erabil ditzake. Thunderbird gehigarriekin heda daiteke; gehigarri ezagun eta erabiliena Lightning da, posta-bezerorako egutegia.

Ezaugarriak

Thunderbird-ek hainbat ezaugarri interesgarri dauzka. Ezagutu nahi?

Fitxak eta bilatzailea

Firefoxen fitxa bidezko nabigazioa gustuko baduzu, fitxadun posta maiteko duzu. Thunderbird 52ren fitxadun postari esker mezuak fitxatan ireki ditzakezu.

Bilaketen emaitzak ere fitxa berrietan irekitzen dira. Denbora-lerroa eta iragazte tresnak bezalako ezaugarriek bila zabiltzan mezua berehala aurkitzen lagunduko dizute, atzoko mezua, aurreko hilekoa edo iazkoa behar baduzu ere.

Zure posta, zure erara

Pertsonalizatu Thunderbird nahi beste, produktiboago bihurtzeko edo Thunderbird jostagarriago egiteko. Ehunka gehigarriren artean aukera dezakezu, hala nola Lightning egutegia zure agenda kudeatzeko, edo Personas, Thunderbirden itxura aldatzeko.

Orain gehigarri berriak bilatu eta instalatu ditzakezu gehigarri-kudeatzailearekin.

Hasiberrientzat errazagoa

Kontuak sortzeko laguntzaile berriaren aurretik, zure IMAP, SMTP, SSL/TLS ezarpenak jakin behar zenituen. Orain jakin behar duzun bakarra zure izena, e-posta helbidea eta pasahitza dira, eta kontu berriak sortzeko laguntzaileak posta ezarpenak zure ordez kudeatuko ditu.

Komunitatearen izpiritua mantenduz, zure posta ezarpenak ezin baditugu osatu, zure ezarpenak partekatu ditzakezu posta hornitzaile bera duten beste erabiltzaileei laguntzeko.

Integratutako euskara hiztegia

Posta-bezeroarekin idatzitako mezuen ortografia automatikoki zuzendu dezakegu integratutako euskara hiztegiarekin. Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak EHUko Informatika Fakultateko IXA Taldearekin batera egindako Hunspell hiztegiari esker eta Librezalek sortutako XPI paketearekin, euskara hiztegia Thunderbirden hedapen gisa erabil daiteke.

Lokalizazioa

Thunderbird euskaratzeko Mozillako Pontoon plataforma erabiltzen dugu: Thunderbird pontoon