TP

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Translation Project


Azalpena

Translation Project software garatzaileak eta itzultzaileak gune bakar batean biltzeko proiektua da. TPren webgunean hainbat pakete daude eskuragarri.

Translation Projecten barruan bakoitzak bere gunea dauka software bakoitzaren egoera adieraziz.

Itzulpenen kudeaketa robot batek egiten du eta posta bidez komunikatzen da robotarekin.

Zenbait itzulpenek, GNU proiektukoek nagusiki, itzulpen horren copyrightari uko egitea eskatzen dute arrazoi ezberdinegatik beraz posible da aurretik dokumentu bat bidali behar izatea.

Nola erabili

  • Webgune hontan begiratu zein pakete itzuli daitezkeen.
  • Idatzi euskera taldeko arduradunari jakinaren gainean egoteko eta beste inorren lana errepikatzen ez dela ziurtatzeko.
    • Taldean sartu eta pakete horren arduradun izan nahi duzun galdetuko zaizu.
  • Itzulpen berria bada .pot fitxategia erabili behar da, eguneraketa bada aldiz .po fitxategia.
    • Begiratu ea testu hau duen: The maintainer requires that disclaimers be properly filled and sent to the Free Software Foundation, before accepting PO files from the translation project. Testu hau badu, itzulpena igotzeko FSFra gutun bat bidali behar da http://translationproject.org/disclaim.txt[dokumentu] hau behar bezala bete ondoren.

Itzulpena igotzeko

  • Copyrighta FSFri ezarri: Free Software Foundation, Inc
  • Egiaztatu bertsioa ondo dagoela goiburuan.
  • Taldearen helbidetzat ezarri: translation-team-eu@googlegroups.com
  • Bidali helbide honetara: robot@translationproject.org
  • Mezuaren gaia: TP-Robot fitxategi_izena-bertsioa.eu.po
  • Po fitxategi baten goiburua adibidez:
# Basque translation of sysstat.
# Copyright (C) 2011 Free Software Foundation, Inc.
# This file is distributed under the same license as the sysstat package.
# Mikel Olasagasti Uranga <mikel@olasagasti.info>, 2009, 2010, 2011.
#
msgid ""
msgstr ""
"Project-Id-Version: sysstat-10.0.1\n"
"Report-Msgid-Bugs-To: sysstat <at> orange.fr\n"
"POT-Creation-Date: 2011-06-01 15:08+0200\n"
"PO-Revision-Date: 2011-06-06 17:56+0100\n"
"Last-Translator: Mikel Olasagasti Uranga <mikel@olasagasti.info>\n"
"Language-Team: Basque <translation-team-eu@googlegroups.com>\n"
"Language: eu\n"
"MIME-Version: 1.0\n"
"Content-Type: text/plain; charset=utf-8\n"
"Content-Transfer-Encoding: 8bit\n"