Firefox3/Estiloa

Librezale.eustik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Aurreko Firefox bertsioen euskaratze lana nahiko kaotikoa izan da. Batetik, terminologia aldetik ez da inolako adostasunik lortu. Bestetik, ez da inolako estilo-araurik jarraitu. Orrialde honetan Firefox3rako egin beharreko aldaketak zehaztuko dira.

Letra larri/xeheak

Orain arteko irizpidea ingelesez zeuden bezala mantentzea izan da. Baina euskararen eta ingelesaren arauak ez datoz bat.

Adibideak
Firefox 2 Firefox 3
Web Bilaketa Web bilaketa
Firefox(r)i Buruz Firefox(r)i buruz
Leiho Berria Leiho berria
Oinarrizko Orrialde Estiloa Oinarrizko orrialde estiloa
Eguneratze Automatikoaren Egoera Eguneratze automatikoaren egoera


Aditza aurretik

Agindu bat adierazten duen testu bat badugu, argiago geratzen da ekintza aurretik jarrita. WordPress 2.3ren itzulpena zela-eta posta-zerrendan jasotako aholkuaren baitan dago hau.

Adibideak
Firefox 2 Firefox 3
Alboko Barran Erakutsi Erakutsi alboko barran
Eguneraketak Bilatu... Bilatu eguneraketak...
Leihoa itxi Itxi leihoa
Laster-marka Egin... Egin laster-marka...
Pasahitzak Erakutsi Erakutsi pasahitzak