[Librezale] Librezalek lokalizatutako bideo jokoak (erantzuna)

Ander Elortondo ander a bildua elortondo.net
As, Ira 13, 16:34:00, CEST 2022


Kaixo:

Lehenik eta behin barka erantzuna hain berandu ematea baina...(zuri negar
egiteak ez du nire bizitza ez hobetu ez aldatuko) . Barka eragozpenik sortu
badizu atzerapen honek.

Aipatzen dituzunen artean...
 Supertuxkart da nik itzuli nuena seme-alabak txikiagoak zirenean,
gutxienez pasa dira hamar urte. Ondoren transifex plataforman 12
itzultzailek ekarpenak egin ditugula dio.

Shattered pixel dungeon Osoitzek itzuli zuen eta azken bertsioak itzultzeke
daude.

Gure posta zerrendak Txopik zuen artikulu
<https://gamerauntsia.eus/bloga/bideojokozaleak-bideojokoak-sortzen-kode-irekia/>
hau gogora ekarri digu baina ziur irakurria duzula.

Gure wikiaren android atalean <https://librezale.eus/wiki/AndroidEuskaraz>
informazio gehiago ere badagoela ekarri du gogora Txopik.

OpenTTD "Thadah D. Denyse" kideak itzulitakoa dela eta hori Gontzal Manuel
Pujana Onaindia dela ere adierazi zigun.

Ibai (ezagutuko duzu zeren aktiboa baita gameerauntsian) honela idatzi
zigun:

*Nik 3ARRANO garaian itzulitakoetatik uste dut bat dagoela oraindik
eskuragarri euskaraz: Holotz's Castle.*

*Ez dakit webik duen ere (jokoan datorren helbidea dagoeneko ez da
existitzen), baina Ubuntun erraz instala daiteke komando honekin:*

*sudo apt install holotz-castle*

Edonola Ibai, jakin badakit lotsatia dena (😜) eta papers eta beste hainbat
itzuli dituela orain berak gogora ez ekarri arren.

Orain bi urte bultzada eman nien itzultzeke zeuden KDE inguruneko hainbat
jokori eta esango nuke gnome inguruneko joko ia denak euskaratuak daudela
beraz linux sisteman asko dira euskaraz ditugunak, plataforma bakoitzak
dozenaka jokas baitauka.

Azken itzuli nituenak bomber eta Knights (xakea) esango nuke zirela.. ea
inoiz tarterik daukadan berriz KDEn zerbait itzultzeko....

Interesik gnome eta KDE jolas zerrendan? beharbada egin genezake zerrenda
bat....

izan libre izan euskaldun!

Ander.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20220913/dd9c4106/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago