[Librezale] Fwd: PHP 7.2 daukagu ostalarian

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Ots 19, 18:35:29, CET 2022


Kaixo:

Eposta hau pasa den astean bidali nuen baina harpidetuta ez nagoen 
eposta batetik eta zain egon da orain arte. Gure Mailman denbora bat 
omen zeraman tontoturik ea gaur arratsaldera arte ez naiz konturatu 
mezua heldu ez zitzaizuenik (gaurkoak heltzen ez zirela konturatu naiz 
eta gure zerbitzariari begirada bat botatzeko eskatu diot).

Hau da bidali nuena:


-------- Birbidalitako mezua --------
Gaia: PHP 7.2 daukagu ostalarian
Data: Sat, 12 Feb 2022 19:34:02 +0100
Nori: librezale a bildua librezale.eus

Kaixo:

librezale.eus eta hezkuntza.librezale.eus WordPress instalazioak 
eguneratu ditut. Iruzkin batzuk ere moderatu ditut, batez ere Gorka 
Azkaratek idatzitako artikuluko pingback-ak onartuz:

https://zuzeu.eus/euskara/algoritmoek-hezten-gaituzte/

WordPress-ek esaten du ostalariko PHP zaharkituta daukagula 
(7.2.24-0ubuntu0.18.04.7) eta gutxienez 7.4 bertsiora eguneratu beharko 
genukeela:

https://wordpress.org/support/update-php/

Egungo PHP bertsioa 8.1.2a da.

Mikel, ostalariari begirada bat botatzerik baduzu?

Ondo izan,
Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago