[Librezale] Librezaleren sare sozialak

Txopi txopi a bildua ikusimakusi.eus
Lar, Ots 19, 15:06:18, CET 2022


Kaixo:

Azken pare bat urteetan edo ni ibili naiz Librezaleren sare sozialetan 
gauzak argitaratzen eta mugimendu pixka bat sortzen saiatzen, albiste 
garrantzitsu batzuk pasatzen utzi nahi ez nituelako batez ere, software 
librearekin eta euskararekin lotuta zeudelako eta zabaltzea merezi 
zutelako. Baina beste norbaitek edo norbaitzuk txanda hartzeko unea 
heldu dela uste dut.

Hauetaz ari naiz:
https://mastodon.eus/@librezale
https://twitter.com/Librezale

Badira pasahitzak dituzten pertsona gehiago. Zuek animatzen bazarete 
aipatzen gaituztenean edukiari bultzada ematen edo noizbehinka zer edo 
zer zabaltzen, nik orain arte egin bezala, primeran.

Librezaleko beste norbaitek proba egin nahi badu, esan dezala eta 
pasahitza emango diot.

Nik oporrak hartuko ditut baina inork laguntzarik beharko balu 
laguntzeko prest. Bestela, baliteke hemendik aurrera Librezale mutu 
geratzea, mantentzen jarraitzen dugun WordPress blokean pixka bat 
gertatzen den bezala.

Joera honi aurre egiteko prest dagoen jendea egotea gustatuko 
litzaidake. Bestela, aurrera egingo dugu daukagunarekin heltzen garen 
lekura arte.

Ondo izan,
Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago