[Librezale] Nextcloud Proof of concept bat egiteko kontratua Eusko Jaurlaritzan

mikelgs a bildua ni.eus mikelgs a bildua ni.eus
Ast, Abe 15, 08:35:17, CET 2022


Kaixo,

Zuzenketatxoa: lehenengo emailean gaizki jarri nituen lerro kopuruak (deskuidoan Transifex osokoak-edo jarri nituen), Gontzalek jarritakoak dira kopuru zuzenak.

Ikusten dudanez fakturazio hau ez dugu Librezaleren izenean egin nahi, baina aldi berean oztopatzeko edo blokeatzeko jarrerarik ez dut sumatu. Ezinbestekoa zen elkarrizketa hau posta-zerrenda honetan egitea, Miguelek Librezalerengana jo duelako. Eskerrik asko patxadaz idazteagatik.

Informatu naiz eta oso arraroa litzateke faktura honek niri arazorik ekartzea Hezkuntzan lan egiten jarraitzeko.

Hala ere, ona da jakitea Aldatsa/Iametza prest legokeela behar izanez gero fakturatzeko. Alexek hori proposatu ondoren ez dut irakurri mezurik, hori inola ere egin behar ez dela esanez. Edonola ere, Iametzak fakturatu arren itzulpena boluntariook egingo genuke, ez bertako langileek (atzo adostuta Asierrekin).

Dirua jasotzean, donazio gisa bidaliko dugu Nextcloud garatzaileentzat, edo Wikipediarentzat... Kopuruaren arabera, horrelako proiektu bati edo batzuei.

Bihar (ostiral) idatziko diot Migueli, Librezale txat gelan lehenengo eta gero pribatuki jarraituko dut.

Baliteke egun hauetako elkarrizketa diru gutxik eragindakoa izatea, baina uste dut harro egon gaitezkeela, itzulpenak boluntarioki egiteaz gain, mugitzekoa zen diru bat toki onera bideratzen badugu.

Eskerrik asko

Mikelgs

2022(e)ko abenduaren 13(a) 16:14:24 (CET)-(e)an, "Asier Sarasua , Librezale-en bidez" <librezale a bildua librezale.eus>-(e)k hau idatzi zuen:
>22/12/13 12:32(e)an, Ander Elortondo , Librezale-en bidez igorleak idatzi zuen:
>
>> Kaixo:
>> kontratu txiki bat da (<15000€) non zuzen kontratatu dezaketena.
>> /proof of concept esan nahi duela POC pentsatu nahi dut/
>> 
>https://nextcloud.com/poc/
>
>"With a proof of concept, a Nextcloud expert works with you to see how Nextcloud improves collaboration in your organization. Together, we analyze your situation, deal with technical questions and speed up your decision making process."
>
>Asier.
>

-- 
Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20221215/33b5d77f/attachment.htm>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago