<html>
<head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8">
</head>
<body>Kaixo,<br><br>Zuzenketatxoa: lehenengo emailean gaizki jarri nituen lerro kopuruak (deskuidoan Transifex osokoak-edo jarri nituen), Gontzalek jarritakoak dira kopuru zuzenak.<br><br>Ikusten dudanez fakturazio hau ez dugu Librezaleren izenean egin nahi, baina aldi berean oztopatzeko edo blokeatzeko jarrerarik ez dut sumatu. Ezinbestekoa zen elkarrizketa hau posta-zerrenda honetan egitea, Miguelek Librezalerengana jo duelako. Eskerrik asko patxadaz idazteagatik.<br><br>Informatu naiz eta oso arraroa litzateke faktura honek niri arazorik ekartzea Hezkuntzan lan egiten jarraitzeko.<br><br>Hala ere, ona da jakitea Aldatsa/Iametza prest legokeela behar izanez gero fakturatzeko. Alexek hori proposatu ondoren ez dut irakurri mezurik, hori inola ere egin behar ez dela esanez. Edonola ere, Iametzak fakturatu arren itzulpena boluntariook egingo genuke, ez bertako langileek (atzo adostuta Asierrekin).<br><br>Dirua jasotzean, donazio gisa bidaliko dugu Nextcloud garatzaileentzat, edo Wikipediarentzat... Kopuruaren arabera, horrelako proiektu bati edo batzuei.<br><br>Bihar (ostiral) idatziko diot Migueli, Librezale txat gelan lehenengo eta gero pribatuki jarraituko dut.<br><br>Baliteke egun hauetako elkarrizketa diru gutxik eragindakoa izatea, baina uste dut harro egon gaitezkeela, itzulpenak boluntarioki egiteaz gain, mugitzekoa zen diru bat toki onera bideratzen badugu.<br><br>Eskerrik asko<br><br>Mikelgs<br><br><div class="gmail_quote">2022(e)ko abenduaren 13(a) 16:14:24 (CET)-(e)an, "Asier Sarasua , Librezale-en bidez" <librezale@librezale.eus>-(e)k hau idatzi zuen:<blockquote class="gmail_quote" style="margin: 0pt 0pt 0pt 0.8ex; border-left: 1px solid rgb(204, 204, 204); padding-left: 1ex;">
<p>22/12/13 12:32(e)an, Ander Elortondo , Librezale-en bidez
igorleak idatzi zuen:<br>
</p>
<blockquote type="cite" cite="mid:CAN8nZT7EKT4atCbOVWU+VGNHVSZt5Rc+6Pu2Ejxe-_etrc+xBA@mail.gmail.com">
<meta http-equiv="content-type" content="text/html; charset=UTF-8">
<div dir="ltr">
<div><font size="2"><span style="font-family:arial
black,sans-serif">Kaixo:</span></font></div>
<div><font size="2"><span style="font-family:arial
black,sans-serif">kontratu txiki bat da (<15000€) non
zuzen kontratatu dezaketena.</span></font></div>
<div><font size="2"><span style="font-family:arial
black,sans-serif"><em>proof of concept esan nahi duela POC
pentsatu nahi dut</em></span></font></div>
<br>
</div>
</blockquote>
<p><a class="moz-txt-link-freetext" href="https://nextcloud.com/poc/">https://nextcloud.com/poc/</a></p>
<p>"With a proof of concept, a Nextcloud expert works with you to
see how Nextcloud improves collaboration in your organization.
Together, we analyze your situation, deal with technical questions
and speed up your decision making process."</p>
<p>Asier.<br>
</p>
<p><br>
</p>
</blockquote></div><div style='white-space: pre-wrap'><div class='k9mail-signature'>-- <br>Nire Android gailutik bidalia, K-9 Mail erabiliz. Mesedez, barka ezazu nire laburtasuna.</div></div></body></html>