[Librezale] Mozilla 2019an ere

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
Al, Urt 7, 08:23:01, CET 2019


Kaixo eta urte berri on librezale denoi.

Jakingo duzuenez mozilla itzulpenak pontoon
<https://pontoon.mozilla.org/eu/>gunean egiten ditugu.

2018an hartu nuen thunderbird mantentzeko ardura eta aurten ere emango diot
jarraipena. Calendar (lightning) badira dozena bat urte pi hasi zuenetik
mantentzen dudala. Pi ez dakit bizi haizen, baina jaso besarka da bat
hagoen lekuan.

thunderbird.net eta firefox accounts ere jarri ditut %100 2018an,
zoritxarrez mozillak itzulpenok igotzen ez dituen arren. Hauek ere
jarraituko ditut 2019an.

Julen, Thunderbird - WeTransfer Extension sortu dute, eman baimenak
mesedez. Juleni isilean (telegram eta matrixen ere ez baitago) egiten duena
ez diogu inoiz behar den bezala eskertzen.

Txopik Common Voice ere itzuli du.

Itzulpen lanetan hasteko pontoon tresna sarrera bikaina izan daiteke,
librezalen
<https://librezale.eus/wiki/Itzultzaileak>badago oinarri sendoak hartzeko
informazioa eta badaude bertan screenshoot edo mozilla.org bezalako
itzulpen lanak ez direnak oso mardulak. Animatu!

izan libre izan euskaldun 2019an ere!

Ander.
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20190107/f63dbcc0/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago