[Librezale] Estilo-liburuko glosarioa

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Or, Uzt 20, 12:15:15, CEST 2012


On 20.07.2012 11:37, ibai a bildua oihanguren.com wrote:
> Aupa,
>
> nahiko presaka idazten dut hau...
>
>> og., 2012.eko uztren 19a 21:44(e)an, Ibai Oihanguren Sala(e)k idatzi 
>> zuen:
>>> Hau da irten zaidan zerrenda. Bi iturrietatik hartutakoez gain 
>>> idatzi
>>> ahala bururatu zaizkidan beste batzuk ere gehitu ditut. HPSren
>>> zerrendako batzuk ez ditut hartu ez zaizkidalako zuzenak iruditu.
>>> Adibidez:
>>>
>>> encrypt -> enkriptatu
>>>
>>> Iruditzen zait itzulpen hori askotan erabili arren ez dela zuzena, 
>>> beti
>>> erabili izan den hitza zifratu delako. Informatika sortu baino
>>> lehenagotik.
>>> Bestalde, HH:MM:SS -> OO:MM:SS ere ez dut uste zuzena denik... cm 
>>> jarri
>>> ordez zm jartzea bezala. Baina ez nago oso seguru.
>>>
>>> Hemen zerrenda, zerbait gehitu/aldatu/kendu behar bada esan. 
>>> Jendearen
>>> oniritzia daukanean aldatuko dut Glosarioa.
>>>
>>
>> Bakoitzaren jatorria zein den jakiterik badago? Horren arabera
>> fidagarritasun-maila bat edo beste emango bainieke.
>>
>>>
>>> *accessibility * 	erabilerraztasun
>>
>> 'erabilgarritasun' esan zidan dooteok. 'irisgarritasun' ez behinik 
>> behin.

Nik ez dakit zein den zuzenagoa baina Euskalterm-ek esaten duenaren eta 
jendeak erabiltzen duenaren artean, alde nahiko argia ikusten dut:

Euskalterm:
erabilgarritasun <-> accesibilidad <-> accessibility
usagarritasun    <-> usabilidad    <-> usability

Gehien erabiltzen dena (nik ikusi dudanagatik):
irisgarritasun   <-> accesibilidad <-> accessibility
erabilgarritasun <-> usabilidad    <-> usability

>>
>
> Hau Ubunturen wiki horretan zegoen. Ok, beraz accessibility =
> erabilgarritasun, eta erabilerraztasun = usability ?
>
>>> *available* 	eskuragarri
>>
>> 'erabilgarri'
>>
>
> Hemen eskuragarri gaizki dago? Nik orain arte eskuragarri erabili 
> izan
> dut, batez ere deskargatzeko gauzak izaten direlako, eta zentzuzkoa
> iruditzen zitzaidan. Erabilgarri ere bai, baina ez daude biak ondo?
>
>>> *default * 	lehenetsi
>>
>> aditza denean 'lehenetsi', izena 'lehenespen'.
>>
>>> *disable * 	ezgaitu / desgaitu / desaktibatu
>>
>> 'enable/disable': 'gaitu/desgaitu'
>>
>> 'activate/deactivate': 'aktibatu/desaktibatu'
>
> Gaur arte ez naiz honetaz ohartu. Aldatuko dut.
>
>>
>>> *download * 	deskargatu
>>> *download * 	deskargatu (ekintza) / deskarga
>>
>> errepikatuta dago.
>>
>>> *enable * 	gaitu / aktibatu
>>
>> ikus goikoa.
>>
>>> *password * 	pasahitz
>>> *password * 	pasahitz
>>
>> errepikatuta
>>
>
>>> *path* 	bide-izen
>>
>> 'path' eta 'path name' erabiltzen dira jatorrizkoetan, orduan agian 
>> hobe
>> 'bide' eta 'bide-izen'.
>>
>
> Hau HPStik atera nuen, baina zentzuzkoa da. Jarriko ditut biak.
>
>>> *quick launch* 	lasterbide
>>
>> ez dakit nondik datorren hau, baina 'lasterbide' normalean 
>> 'shortcut'en
>> ordain gisa erabiltzen da.
>>
>
> Bai, barkatu. Hau Librezaleko bozketatik hartu nuen, eta ez zitzaidan
> "shortcut" hitza etortzen, beraz bozketakoa jarri nuen. Goizean 
> oroitu dut
> eta aldatzeko asmoa neukan.
>
>>> *support * 	sostengatu (ekintza), sostengu
>>
>> kasu batzuetan 'lagundu/laguntza' erabili izan dut, nahiz eta
>> testuinguruaren arabera 'euskarri' ere egokia iruditzen zaidan.
>>
>
> Bai, hau da itzultzea gehien kostatzen zaidan hitza. Batzuetan 
> "onartu"
> esanahia daukala iruditzen zait (aplikazio batek formatu bat ez duela
> onartzen, adibidez). Kasu horietan zer jarriko zenukete?

Nik egiten dudana:

XXX is not supported --> XXXek ez du euskarririk
XXX is not supported by YYY--> YYYk ez du XXX onartzen
Support forums --> Laguntza-foroak

>
>>> *web page* 	web orrialde, web orri
>>
>> 'web orri' batez ere.
>>
>
> Nik ere "web orri" erabiltzen dut, baina eztabaida hori dexentetan 
> ikusi
> dudanez badadezpada ere biak jarri ditut.

Eztabaida dexente egon da honen inguruan, bai. Nik "web orri" bezala 
euskaratzen nuen, baina urteak dira "web orrialde" itzultzera pasatu 
nintzela. Haseran gogo txarrez (homogenizazioagatik), baina orain 
egokiagoa dela uste dut. Arrazoia labur-labur:

orrialde <-> page  <-> página
orri     <-> sheet <-> hoja
hosto    <-> leaf  <-> hoja

>
>>
>> Hauek guztiak PO batera pasako balira lokalizazioetan laguntza gisa
>> erabiltzeko, ezinbestekoa izango zen aditz/izen bikoteak bereiztea
>> 'msgctxt' eremuan adieraziz aditza ala izena den.
>
> poEdit bezalako tresna batekin hori egitea erraza da, ezta? 
> Asteburuan
> pasatuko ditut. Egutegian apuntatuko dut ;)
>
> Ondo izan!




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago