[Librezale] Klavaro itzultzen. Laguntza behar

Gorka Azkarate gorkaazkarate a bildua gmail.com
Or, Aza 19, 19:52:45, CET 2010


>
> Webgunean bertan argi jartzen du TP bidez kudeatzen direla itzulpenak:
>>
> http://klavaro.sourceforge.net/en/translation.html
>


Mila esker laguntzagatik, Julen. Zuk aipatzen duzun helbide hori ikusita
neukan. Talde horretako partaide izatea ez zitzaidan ezinbestekoa iruditu
baina badaezpada taldean izena eman nuen. Mikel Olasagasti admin. bezala
agertzen zela, besterik ez dut gogoratzen. Baina ez nuen bertan agertzen zen
Mikelen helbidera inolako mezurik bidali. Mea culpa.

Egin duzuna beraz:
>> 1. Euskaratzen hasi
>> 2. Harremanetan jarri
>>
>
Azkenean horrela gertatu da, baina ez zen hori nire asmoa. Kontua izan da
askoz errazago egin zaidala berrehun eta piko kate duen po fitxategia
eskuratzea eta euskaratzea behar nuen harremana lortzea baino.

Eta bide batez; gauza bera gertatzen ari zait euskaratu nahi dudan
hurrengoarekin: edo TuxTyping edo KTouch. Behar ditudan kontaktuak lortzen
oso traketsa naiz. Oraindik ez dut asmatu! (Baina oraingoan, ez naiz
itzultzen hasiko harremana lortu arte).

--
Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101119/94b5acd9/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago