Mozilla
Internet denontzat toki hobea egiteko lanean dabilen pertsonen komunitate globala da Mozilla proiektua. Mozilla Manifestuan definitutako oinarrizko printzipioak eta konpromisoak aurrera eramateko hainbat software-produktu garatzen ditu, adibidez Firefox, Firefox OS edo Thunderbird.
Filosofia honekin bat eginez, Mozilla euskaraz proiektua sortu zen 2003. urte aldera, euskarazko nabigatzaile bat izateko lehenik. Gerora Librezale.eus proiektua mamituko zen.
Mozilla proiektua ez da nabigatzaile bat garatzera soilik mugatzen eta komunitate global horren ingurukoak euskaraz izateak gure hizkuntzari sarean izaera eta toki propioa edukitzeko gaitasuna ere ematen dio.
Proiektuak
Egunetik egunera haziz doan proiektu handia da Mozilla eta askotariko azpiproiektuak biltzen dira bertan. Proiektu bakoitzak bere izaera eta ezaugarriak ditu. Bakarren bat interesgarria iruditzen zaizu eta parte hartu nahi duzu? Ez egin duda eta jarri gurekin harremanetan.
Produktuak
Web zerbitzuak
- Mozilla gehigarrien gunea (AMO)
- Laguntza-zentroa (SUMO)
- Mozilla:Firefox Marketplace (Marketplace)
- Persona (Persona)
- Webmaker (Webmaker)
- Mozillians (Mozillians)
Orri zaharrak
(Hauek beste norabait erretiratzeko daude)
- Zer da Mozilla?
- Nola egin Mozilla produktuen itzulpenak
- addons.mozilla.org webgunearen lokalizaziorako gunea