From mjunguitu a bildua gmail.com Mon Sep 21 18:37:28 2026 From: mjunguitu a bildua gmail.com (Maitane J) Date: Mon, 21 Sep 2026 18:37:28 +0200 Subject: [Librezale] Fwd: Affinity euskara konfigurazioa In-Reply-To: References: Message-ID: Maitane Junguitu Dronda ---------- Forwarded message --------- De: Maitane J Date: lun, 21 sept 2026, 18:35 Subject: Affinity euskara konfigurazioa To: Dagokionari, Maitane Junguitu naiz, EHUko Kazetaritza irakaslea. Aurten "Kazetaritza diseinuaren oinarriak" irakasgaiaren irakaslea naiz eta Canva-ren Affinity programa erabiliko dut ikasleekin. Maketatzeko garaian arazo bat topatu dut euskararekin. Testu barruko hitzen banaketa lerroartean ez du automatikoki egiten. Huspell fitxategiak deskargatu ditut (.aff eta .dic) hemendik: https://github.com/jmigartua/basque_hunspell Horren ostean euskarazko ortografia zuzentzeko aukera ematen dit, baina ez banatutako hitzen konfigurazioa aukeratzeko. Adimen artifizialarekin kontsultatu dit eta adierazi dit fitxategi berezi bat falta zaidala: En Windows: El archivo hyph_xx_XX.dic debe estar guardado dentro de la misma subcarpeta (ej. es_ES) junto a los otros dos archivos (.dic y .aff). Horixe bera dio Affinity-ren webgunean: https://www.affinity.studio/es_es/help/text-hyphenation-installing/ Euskarazko fitxategirik duzue horretarako? Nire ordenagailuko windows-ean jadanik instalatu dut euskara hizkuntza gisa eta orain lanean ari da idazketa plugin batzuk deskargatzen (uste dut apartekoak direla, hau da, ez ditudala bai edo bai behar. Proba bat egin dut makinak sortzen duen "probazko testuarekin" eta hor bai egiten du hitz banaketa. Beraz, printzipioz ondo konfiguratzeko gai naiz... Lagundu ahal banauzue eskertuko dizuet. Besterik gabe, Maitane Junguitu -- Maitane Junguitu Dronda -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From julenx a bildua gmail.com Thu Sep 24 08:03:01 2026 From: julenx a bildua gmail.com (Julen Ruiz Aizpuru) Date: Thu, 24 Sep 2026 08:03:01 +0200 Subject: [Librezale] Fwd: Affinity euskara konfigurazioa In-Reply-To: References: Message-ID: Aupa Maitane, Asierrek bere garaian LibreOfficerako balio zuen zatikatzailea gehitu bazuen ere[1], ez dut gogoan .dic formatuan halakorik. Dena den, hitz-zatiketa Elhuyarrek Xuxen proiektuaren barruan garatu izan duen zerbait izan da (zenbait aplikazio jabedunetarako deskargatzeko moduan dago), eta onena beraiekin harremanetan jartzea izango litzateke. Julen. [1] https://librezale.eus/pipermail/librezale/2013-July/005110.html